Konbentzioaren Gerra (eu)
(1789-1793) Gerra aurreko urteak
XVIII. mende bukaeran Frantzian ez zen girorik: uzta txarrak, lan falta, gosea, oldarraldiak... Luis XVI.ak 1789.eko maiatzean Batzar Orokorrak (États Généraux) deitu zituen.
Bertaratuak (kapareak, elizgizonak eta gainontzekoak) ez ziren ados jartzen, eta 1789.eko uztailak 14ean, Parisko herritarrek Bastilla erret espetxea hartu zuten. Egun horretan hasi zen Frantziako Iraultza. Aurki feudalismoaren bukaera, elizaren pribilejioa kentzea, erret konstituzioa... etorri ziren eta kanpotik Austria, Prusia... Frantziaren kontrako gerra hasi zuten.
1792.eko irailean frantsesak egundoko garaipena lortu zuten, Valmyn, eta errepublika aldarrikatu zuten. 1793.eko urtarrilak 21ean gillotinatu zuten.
Orduan Frantziako kontrako elkartea handitu zen, Britainia Handia, Portugal eta Espainia bildu zirela. Azken hau oso haserre zegoen, Frantziako eta Espainiako erregeak Borboiak ziren eta, beraz, "lehengusuak". Konbentzioaren Gerra hasi zen
=Gerra Katalunian
1793.eko apirilean Espainiako gudarostea Roselló (Katalunia) inbaditu zuen, garaipenak lortuz eta hainbat gotorleku hartu. Baina neguan hil zen, eta hurrengo urtean frantsesak egundoko gudarostea errekrutatu zuten. Galdutakoa berreskuratu eta 1794.eko irailerako Katalunian sartu ziren eta ez atzera ez aurrera ibili ostean, otsailean Rosas hartu zuten. Baina ekainerako espainiarrak muga zeharkatu zuten atzera, herri batzuk hartuz.
Pirineetako beste aldean, borroka txikiak mug inguruan izan ziren, bajna eragin handirik gabe. 1794.eko udan errekrutatu zuten eta uztailan hasimziren erasoak: Baztan hartu zuten lenea, Hodarribia gero eta abuztuak 3an Donostiak ateak pare-parean zabaldumzizkien. Orduan Filipinetako Konpainiak bertan behera utzi zuen bere jarduera, tartean Soraluzeko Erret Lantegien kudeaketa.
Abuztutik aurrera, Gipuzkoako Diputazioak independentzia aldarrikatu zuen, eta bake negoziazioa eskatu zion Frantziako Errepublikari. Hauek bertan sartzea departamentu moduan eskani zuten.