Reise-Taschen-Lexicon für Europa (eu)
Reise-Taschen-Lexicon fúr Europa | |
---|---|
Egilea | Christian Gottfried Daniel Stein |
Hizkuntza | Alemanez |
Urtea | 1827 |
Argitaletxea | J. V. Hirschfeld |
Hiria | Leipzig |
Izenburu osoa
Reise-Taschen-Lexicon fúr Europa
Europarako sakeleko bidai hiztegia
Liburua zertan den
Hiztegi geografikoa, Europako hiri eta herri nabarmenenak azaltzen dituena.
Oso letra politarekin idatzita dago (gotikoa, oso "alemana").
Soraluzeri buruzkoak
(348 orrialdea)
- Placencia. Espainiako hiribildua, Gipuzkoako probintzian. 1.300 biztanlekin, horietako asko erlojugileak[1].
Erreferentziak
- Reise-Taschen-Lexicon fúr Europa. Austriako Liburutegi Nazionala (Austrian National Library).
- ↑ Jatorrizkoan worunter viele uhrmacher. Segururena erlojugile beharrean armagile (búchsenmacher) esan nahiko zuen.