Carte du Guipuzcoa (eu)

    Sorapediatik
    Carte du Guipuzcoa
    Egilea François de la Blottière
    Urtea 1720 ggb
    Hiria
    Tamaina


    Mapa zertan den

    François de la Blottière (1673-1739) ingenieri militarra egin zuten 1690. urtean. Hurrengo urteak Italiako kanpainetan eman zituen, 1706. arte, besteak beste bertako hirien mapak marrazten. Delfinaren[1] gudarostera pasa egon zen gero (1707-1714), eta 1730. urtean Languedoc-eko Gotorleku eta Herrilanen Zuzendari Orokorra izendatu zuten. 1733 berriro bidali zuten Italiara, bertan injeniarien burua (commandant en chef) eta Brigadierra izendatu zutela. Bakea sinatu ostean, Languedoc-era bueltatu zen. Marechal de Camp titulua eskuratu eta gero, 1739. urtean Monpellierren hil zen.

    1717 urtean Felipe Vak, Espainiako erregeak, Sardinia konkistatu zuen, eta Sizilian sartu zen hurrengo urtean. Orduan bretainia Handiak, Frantziak, Holandak eta Austriak Lauko Elkartea sortu zuten Espainiaren aurka. 1719. urtean Berwick-eko dukeak, Frantziako gudaroste baten buruan, Gipuzkoan sartu eta beraz jabetu zen. Hurrengo urtean bakea sinatu zenean (1720) alde egin zuen.

    1720.ko mapa hau, segururena, Berwick-en kanpaina ostean marraztuko zuten. Bertsio bat baino gehiago gordetzen da.

    Mapa berak esaten duenez, Gipuzkoa zein inguruko lurrak erakusten du: Gipuzkoako mapa, aldi berean Nafarroako zati bat, Frantziako, Araba eta Bizkaiko mugak erakusten dituela, baita Baztan, Lerin, Araitz eta Oiartzungo haranak zein Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola, Deba eta Artibai ibaien arroak[2].

    Mapak ezohizko orientazioa erakusten du, itsasoa (iparra) azpian eta lehorra (hegoa) goiko aldean. Herriez gain, bideak marrazten ditu, baita mendi eta lepo batzuren izenak.


    Soraluzeri buruzkoak

    Eskumako beheko ertzean agertzen da. Bertatik bost bide irtetzen dira: Bergarakoa (Deba ibaiaren eskumatik), Ermuakoa (Sagar-errekaren barrena), Eibarkoa (Irure gainetik), Azkoitiakoa (Mendigainetik) eta Elgoibarkoa (Deba ibaiaren eskumatik hau ere).

    Soraluze ingurua


    Bitxikeriak

    Artibai ibaia izendatzeko Oizaranzibia izena erabiltzen da.


    Erreferentziak

    1. Delfin. Frantziako erregeen oinordekoaren titulua.
    2. Carte du Guipuzcoa sur laquelle se trouve partie de la Haute-Navarre, les frontières de France, celles de la province d'Alaba et de Biscaye, comme aussi les vallées de Bastan, de Lérin, d'Araiz et d'Oyarzun, les cours des rivières de la Bidassoa, d'Oyarzun, d'Urumea, d'Orro, d'Urola, de Deva et de partie de celle d'Oyzaranzibia.