Jose Manrique de Arana (eu)

    Sorapediatik
    Jose Manrique deArana e Iraola
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 1654
    Hil 1711 baino beranduago
    Profila Politikaria, militarra


    Jose Manrique de Arana e Iraola Soraluzen[1] jaio zen (1654/04/17). Aita Jose Manrique de Arana y Salvatierra zen, gasteiztarra eta Santiagoko zalduna (1630); ama, berriz, Catalina Josefa de Iraola soraluzetarra.

    1672ko urtarrilaren 7an Ana Maria Arangurenekin (1655/07/06) ezkondu zen, Arrasaten.

    Urte berean Gasteizko errejidore (udalkide) izan zen, kapare edo nobleek aukeratuta.


    Villa Alegreko Markesa eta beste tituluak

    Arabako Erroeta[2] eta Andollu[3] herrietako jauna izan zen.

    1657. urtean Santiagoko zalduna izendatu zuten. Alcantarako zalduna ere izan zen.

    Villa Alegreko markeserria, izen bereko aurretiazko bizkonderriarekin, 1685eko azaroaren 27an eman zioten abenduaren 17ko Errege Despatxoarekin.

    Noblezia titulu hau lortu izana ez da Monarkiari egindako soldadutza-ibilbide garrantzitsua saritzeko, baizik eta, dirudienez, Erregeari egindako dohaintza handin baten ondorioa.


    Militarra

    Ibilbide politiko eta militar luzea izan zuen. Hasieran Espainiako Guardietako tenientea izan zen.

    Espainiako Ondorengoaren gerra sortu zenean oso aurrean zegoen. 1707an, Jorge Blascoren Zalduneria errejimenduko teniente koronela zen,eta honen buru zela Almansako guduan parte hartu zuen.

    Lau urte geroago (1711/02/20) Heriotzaren[4] Erregimentuko koronel izendatu zuten, erregimentuak izan zuen azkena[5].


    Anaia

    Bere anaia, Juan Francisco Manrique de Arana e Iraola, Andaluziako kapitain nagusi izatera iritsi zen (1709-1720).


    Oinordekoa

    José Manrique de Arana y Aranguren (Madril, 1688/03/18) izan zen Villa Alegreko bigarren markesa. Zalditeriko kapitaina eta Santiagoko zalduna ere.

    Aitaren izen bera zuenez, behin baino gehiagotan nahastu izan dute.


    Erreferentziak

    de Arana e Iraola]. Francisco Javier Gutiérrez Núñez (Espainiako Real Academia de la Historia).

    1. Hala dio Espainiako Real Academia de la Historiak. Baina Soraluzeko bataio liburuetan ez da agertzen.
    2. Erroeta. Wikipedia (euskaraz).
    3. Andollu. Wikipedia (euskaraz).
    4. Regimiento de Caballerìa "la Muerte". Caballipedia (gaztelaniaz).
    5. Caballipediak dioenez, azken koronela bere semea izan zen, Jose Manrique de Arana y Aranguren. Aita eta semea behin baino gehiagotan nahastu dute.