Biscaia et Legio (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Biscaia et Legio | irudia = Biscaia_et_Legio_(Jodocus_Hondius_1619).jpg | egilea = Jodocus Hondius | urtea = 1619 | hiria = Amsterdam |...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:00, 20 urtarrila 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Biscaia et Legio
    Egilea Jodocus Hondius
    Urtea 1619
    Hiria Amsterdam
    Tamaina 18,1 x 13,0 zm
    Biscaia et Legio (Jodocus Hondius 1619).jpg


    Mapa zertan den

    Joost de Hondt herbeheretarrak (latinez, Jodocus Hondius) Gerard Mercator-ren Atlas-a erosi zuen, mapa berriekin osatu eta 1606 urtean argitaratu zuen, Atlas izenarekin (liburu zaharren munduan Mercator-Hondius Atlas moduan ere ezagutua). Geroago bertsio txikiagoa argitaratu zuen, Atlas minor izenekoa.

    Bigarren atlasen agertzen da lamina hau, Biscaia et Legio izenekoa. Lamina hau Atlas maior-en Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus laminaren zatia da.

    Kantauri kostaldea erakusten du, Oviedo paretik Debaraino, eta itxasoan sirena modukoa ere. Lehorretik Zamora, Toro eta Tordesillas harrapatzen ditu.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze agertzen da, baina beste herrien artean ez da nabarmentzen.


    Bitxikeriak

    Debarroko herri txikiak agertzen dira: Angiozar, Altzola, Antzuola, Udala... baina gaur eguneko handienak falta dira: Arrasate, Bergara, Elgoibar, Deba...

    Erreferentziak