Igarateko zubia (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Zubia (eu) | izena = Igarateko zubia | irudia = Sagar-erreka_Eibar._Zuzendariaren_etxea_Igaraten.jpg | ibaia = Sagar-erreka | urtea...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:31, 19 apirila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Igarateko zubia
    Sagar-erreka Eibar. Zuzendariaren etxea Igaraten.jpg
    Ibaia Sagar-erreka
    Urtea XVI-XVIII mendeak
    Mota Harrizkoa
    Luzeera 15 m
    Zabalera 4 m
    Altuera 4 m
    Erabilera Gurdi eta oinezkoak/ Errepidea


    Azalpen orokorrak

    Zubi hau Arabatik itsasorako errege bideak erabiltzen zuen, Ezozia bailarako Ipintza erreka zeharkatzeko[1]. Herriko hiru zubi zaharrenak bide honek sortarazi zituen: Zubi Nagusia, Herlaibiakoa eta Ipintzakoa.

    Aintzinean Arabatik itsasorako errege bidea oso bide garrantzitsua zen. Hemendik pasatzen ziren Gasteizko merkatariek itxasoz esportatzen zituenak, baita inportatutako ondasunak ere. Eta Soraluzeko Erret Arma Lantegietatik irteten ziren arma erdiak ere, bide honetatik Altzolaraino ailegatzen ziren, hemendik alatan Debara eta handik beren helmugetara itsas ontziz bidaltzen zituztela.

    XVIII-XIX mende aldaketan Bergaratik Altzolako porturaino eta Eibarrerainoko bide berria zabaldu zenean, errege bide zaharra (eta zubia) erabiltzeari laga zioten. Ordutik aurrera Ezozia bailarakoek bakarrik erabili zuten.

    Eta XX mende azken laurdenean, mendiko errepideak zabaldu zirenean, aintzinako bide eta galtzadak ahaztuta geratu ziren.

    Erregebideko zubia (J.C. Astiazarán 2021)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. Ipintza, Mendiola, Ezozia edota Armendia erreka, izen guzti hauekin ezagutzen zen eta.