Hiltegi zaharra (eu)

    Sorapediatik
    Hiltegi zaharra / Mataderua / Carniceria
    23 Hiltegi zaharra. Lehen.jpg
    Estiloa Barrokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Plaza Zaharra
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Placencia de Soraluze hiribildua sortu zutenean (1343) eraikitako esparrua Kalebarren 5 arte heltzen zen. Hurrengo mendeetan Plaza Zaharrerutz luzatu zuten herria. Dena dela, orube honetan ez zuten ezer eraiki, eta jaietan zezen-korta moduan erabiltzen zen.

    1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan[1], zezendegiak zeuden lekuan, etxe berria egiteko[2]. Etxe berri honetan zezendegi berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.

    Hilabete bat beranduago hornikuntzak esleitu zituzten: zimenduentzako Bergarako karea 300 anega, Andrés de Mendiola soraluzetarrari anegako 8 kuartotan; behar den Elgoibarko kare zuri guztia, Antonio de Olavegoitia soraluzetarrari, anegako 8 kuartotan; teilak, Joseph de Garay Elorza bergararrari millako 97 erreal kuartotan; adreiluak, Francisco de Zulaiher soraluzetarrari milako 73 erreal kuartotan.

    Etxe berria egiten (gero hiltegi zaharra izenez ezagutuko zena), urte hartako ekainaren 19an hasi ziren. Urtebete geroago (1731/10/04) Azkoitiko Joseph de Lizardi maisuak harginen zein arotzen lanak aztertu zituen. Harri lanak Soraluzeko Pedro de Azkarate eta Eibarko Zeledon de Etxebarria harginek egin zituzten, 8.012 marabeditan; egur lanak, berriz, Bergarako Andrés de Aldaeta eta Francisco de Muguerza arotzek, 73 marabeditan.

    1733 urtean, berriz, lanak ez ziren oraindik bukatu[3], teilak eta adreiluak eraman behar izaten zirenAipamen errorea: Closing </ref> missing for <ref> tag== Hiltegi zaharrak jatorrizko helburuak bete zituen berrehun eta hogei urte baino gehiagotan: harategia, etxebizitzak, zezen korta eta zezenketak ikusteko balkoia. Honetaz gain, Kalebarren aldean Gayarre zinemaren kartelerak egoten ziten.

    1960ko hamarkadan udal hiltegi berria egin zuten Sagar-errekan, eta hiltegi zaharra erabiltzeari utzi zioten. Eraikina hainbat urtetan lagata egon ondoren, 1970 hamarkadan bota zuten.

    Ostera, orube hartan Anbulatorio berria[4] egin zuten eta 1985 urtean zabaldu.


    Erreferentziak

    1. Gaur egungo Plaza Zaharra, garai batean Kalebarrengo Plaza Berria.
    2. (Soraluzeko Udalaren Eskritura Publikoen Erregistroa 1730/05/19).
    3. Beste iturrien arabera, 1731.eko urrian hiltegi zaharra bukatua zuten bere balkoi eta guzti.
    4. Behin behineko anbulatorioa Errekaldeko Mesedeetako Amaren ikastetxeko ikasgela berritan egon zen.