Egotza baserria (eu)
Egotza | |
---|---|
Izen formala | Egotza |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 200 |
Hedadura | 22 Ha |
Kaletik | 2,9 km |
Bertako familia
Argarate
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izena Egoetxeaga-tik omen dator: hegoaldeko etxearen tokia. Izen bereko beste etxe bat Elgeta inguruan dago. Eta inoiz abizen bereko biztalneak Soraluzen bizi izan dira.
Soraluzen izandako aintzinako olaren bat Egotza inguruan egin zuten; segururena XIX mende bukaeean desagertu zen Bolu izeneko ogi-errota izango zen. Deba ibaiaren gertu, Egotza errekaren urak aprobetxatuz.
1740. urtean Juan Antonio de Bagozcoitia y Argárate zen jabea, bai Egotzarena eta bai Egoza-etxeberriarena, gaur eguneko Egotza-etxetxo.
XVIII mendetik Argaratetarrak bizi izan dira bertan, oraintxu arte.
1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Joseph de Argárate Egoza zen, Egotza eta Lizarriturri baserriak aurkeztu zituela.
Mende horretan bertan, 1779 urtean hain zuzen, Joseph Hippolito de Ozaetak La Cantabria vindicada liburuko 10. orrialdean Egotza baserria aipatzen du, izen hau erromatarrek erabili oi zutela hiri izena:
- Egile erromatarrek erabilitako hiri eta eskualde izenak, euskal jatorrikoak.
…Biskargu edo Biskargi, Azkoitiako baserria, eta Egossa edo Egoza izenekoa Soraluze. Eta hiri izenak dira, egile erromatarrek erabiliak, eta beste asko eta asko, inor ez aspertzeko aipatzen ez direnak.
XX mendeko erdia arte Osintxuko Martiri Santuen Kofradiako partaidea izan da.
2014. urtean Nagore Martin ahuntz esne gordinez egindako gaztak ekoizten hasi zen, zuzenean saltzeko[3], Egotzamarkarekin.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (55. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (246 orrialdea)
- ↑ Sustraia. ETB (2016/05/21)