Intxausti baserria (eu)
Intxausti / Irure Intxausti | |
---|---|
Izen formala | Intxausti |
Bailara | Irure |
Altuera | 285 m |
Hedadura | 6 Ha |
Kaletik | 3,90 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak intxaurrondo tokia esan nahi du.
Aipamen zaharrena[3] XIV mendekoa da, izena Irure Intxausti agertzen dena. Bigarren aipamena 1409. urtekoa da, Yrureynsausti moduan[4]. Beranduago, 1558. urtean, Insausti moduan agertzen da. 1745. urtean, berriz, Felipe de Aldazabal zen jabea.
Intxustikoak 1966. urtean jaitsi ziren Eibarrera bizi izatera.
Urte askotan hondatua egon eta gero, 2000. urtean, Eguren anai-arreben artean (Anjel, Lorentzo, Jose Luis, Migel eta Rosarito) konpondu eta etxe berri eta ederra da orain Intxausti.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (123. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)
- ↑ Martín Peres de Asola, dueño de la casería Irure Intxausti de Placencia
- ↑ Eibarko Udalak ituna egin zuen Soraluzeko Irure de Yuso, Irure de Suso, Iraolagoitia eta Yrureynsausti, Eibarko udalerrian lursailak zituztenez zergetan ere parte hartzeko (1409/03/13 Eibarko Udal Artxibategia).