Ondare txikia. Balkoiak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Etxeek, eraikinek, hutsuneak izaten dituzte hormetan, oinarrizko bi funtzioekin: barrukoa argitu, kanpoko argitasunari bide emanez, eta barruko gelak egurastu, barne kirat...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:29, 16 apirila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Etxeek, eraikinek, hutsuneak izaten dituzte hormetan, oinarrizko bi funtzioekin: barrukoa argitu, kanpoko argitasunari bide emanez, eta barruko gelak egurastu, barne kiratsak aire freskoaz ordezkatuz. Bi funtzio hauei hirugarren bat gehitu behar zaie, barrituk kanpokoa ikustea.

    Leihoak asmatu ziren horretarako, txikiak gainera: neguan leiho handiek beroari ihesbide ederra ematen zioten, eta udako partean alderantziz. Puntu hauek pobreei eragiten zieten bereziki, eta leihoen kopurua eta tamaina maila sozialaren erakusleak bihurtu ziren.

    Eta orduan balkoiak sortu ziren, leiho handiek baino hobeto adierazten zutela etxejabeen maila soziala eta ondasuna.

    Soraluzeko balkoiak aztertzerakoan hiru punturi begiratuko diogu: atea, plataforma eta sareta (edo erreja).


    Ateak

    Bi motakoak izan dairezke, arruntsk (bi orridunak, beirateaz) eta barrokoak.

    Balkoi gehienek ate normalak dituzte, baina badira Soraluzen ate barrokoak dituzten bi eraikin: Intxaurdieta etxea eta Zupide jauregia.

    Ate barrokoek bi lehiatila dituzte ate gainean, gelak aireztatzeko ateak zabaldu barik (eguraldi eskasa egiten duenean, edo eguzki gehiegi, edo…). Intxaurdieta etxeko balkoien ateak egur landua dute, era Zupide jauregikoak, berriz, soilagoak dira, perfil laukia dute eta.


    Plataformak

    Bi balkoi mota daude, leiho lizeak, eta balkoi irtenak.

    Aurreneko plataformek halako burdin kaiola zuten azpian, eta halauzak gainean. Garai batean denak igualak ziren, baina denboraz gehienak porlanezkoak bilakatu dira. Jatorrizko bakan batzuk geratzen dira (Udaletxea eta Santa Ana 6).

    Eusteko, azpitik euskarriak zituzten. Asko geratzen dira, denak forjazkoak (Udaletxea, valerl, Etxaburueta 4…). Koadradilloko ziren Santa Ana 6koa, baina euskarriak aspaldi desagertu ziren.


    Saretak

    Balkoien errejak burnizkoak edo egurrezkoak izan daitezke

    Kalitate gorenekoak erreja forjatuak dira. Soraluzen bilduma polita dago: Udaletxea, Abadetxea, Intsaurdieta, botika etxea, valero etxea… Gehienak XVII eta XVIII mendekoak dira.

    XIX eta XX mendetan eredu industrialagoak eta merkeagoak zabaldu ziren. Batzuk fundidozkoak (Abadetxea, Santa Ana 2), baina gehienak kuadradiloz egindakoak (Kalebarren osoa, Batzokia) eta flejez egindakoak (esan batzuk).

    Egurrezkoak forjatuen imitazioak dira. Hemen ere mailak daude. Torneatutakoak, kuadradilokkak eta oholezkoak (Mendata, Batzokia).


    Erreferentziak