San Roke goratzarre (eu)
Izenburua | San Roke goratzarre |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Imanol Lopez |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
---|---|---|---|---|
Eleiz osoak egun aipatzen dun Jainko Jaunaren siñes aitorlea, gaurko egunez igo zan zerura, zer zoriona.
|
Zintzo ta garbi, Jainko zale gartxu bizi izan zan, arrixku artean, len arnasetik azken arnasera, kristau jator hau. |
Onen otoitzez elbarri ta gaixo, sendatu dira, edozein gaitzetik Goiko Jaunaren seme bitarteko, bizkorra baitzan. |
Guk orregatik batean bildurik kantatzen degu aren garaipena. Aren otoitzak baliatu gaitzan, bizi geraño. |
Omen, osasun, edertasun, indar, zeru goietan dagoen jaunari, mundu osoa zuzen darbillan Irutasunari. Amen |
Azalpenak
San Roke gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, bere egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da San Roke ermitatik San Roke txiki herriko parrokiara jeitsiz. Urriaren 12an berriz atzera eramaten da San Roke txiki bere ermitara, prozesioan beti ere.
Prozesio hauetan San Roke goratzarre abesten da betidanik; garai batean latinez eta XX mendeko azken hamarkadatik euskaraz.