Ezoziko Ama maiteari (eu)
Izenburua | Ezoziko Ama |
Egilea/k | Asensio Gurrutxaga (doinua) / Anton Oregi (hitzak) |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Ascensio Gurruchaga funtsa |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Jaunan ametsa Ezoziko Ama
- Plazentzira etortzea
- Eta Mariak nai izan zuan
- gure onduan gelditzea
- Eta Mariak nai izan zuan
- gure onduan gelditzea.
- gure onduan gelditzea.
- Jaunan ametsa Ezoziko Ama
- Aintziña batian etorri ziñan
- guri argi egitera
- Zurekin beti bizi gaitean
- maitetasunez beteak.
- maitetasunez beteak.
- Aintziña batian etorri ziñan
- Beti lurrean lagun eiguzu
- erri ontako jabea
- Gero zerura jaso gaitzazu
- gure Amatxo maitea
- Gero zerura jaso gaitzazu
- gure Amatxo maitea
- Amatxo maitea
- Beti lurrean lagun eiguzu
Azalpenak
Eskeintza halaxe dio: “Plazentzi’ko zaindari dan Ezozi’ko Ama maiteari”. Ereserki hau 1967ko abuztuak 15ean estreinatu zen.
Doinua Don Asensiok (Ascensio Gurrutxaga) sortu zuen, eta hiru zati ondo desberdinak ditu, leloa eta bi ahapaldi. Leloa soinubakarreko[1] abesbatzarentzako du, lehen ahapaldia ahots bakarrendakoa, eta bigarrena lau ahotsetara abesteko. Berbak Anton Oregirenak dira.
Urte askotan ahaztuta egon eta gero, 2017ko ekainak 17ean abestu zen berriro, Don Asensiori egin zitzaion kontzertu-omenaldian.
Erreferentziak
- ↑ Unisonal.