Ansolako zubia (eu)

    Sorapediatik
    Ansolako zubia / Orbea zentraleko zubia
    Amillaga industrialeko zubia
    Ansolako zubia (Google 2018).jpg
    Ibaia Deba
    Urtea 1902/ 1970ko hamarkada
    Mota Porlanezkoa
    Luzeera 25 m
    Zabalera 6 m
    Altuera 5 m
    Erabilera Ibilgailuak


    Azalpen orokorrak

    1902. urteko urtarrilak 28an Eibarko Orbea y Cía enpresak Deba ibaiko urak ustiatzeko emakida lortu zuen. Ibaiaren beste aldean zentrala eraiki zuten, eta bertara heltzeko pasabide bat, 30 metro luze eta 1,10 metro zabal, oinezkoentzat; bertako etxeak Dominganekua zuen izena.


    Gero, Embalajes Ansolak erosi, pasarela bota eta zubi berria eraiki zuen, lantegiarekin batera (gaur egun Amillaga industrialdea dena).

    Zubi partikularra, hesi batez itxia. Indubrik gero, eta azkenean itxi zuten enpresa. Zubia itxita dago.

    Zubi hau 1970 hamarkadan eraiki zuten, Mendizabal industrialdearekin batera.

    Industrialderako bakarrik denez, eta trafiko handirik espero ez zutenez, zubia nahikoa estua da; ganorazko espaloirik ere ez du. Eusteko estribo bakarra du, erdian.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Aurreko errebuelta bihurria omen, eta hanbat ibilgailu zubiaren petrilen kontra joan izan dira, askotan aprutu eta ibaira ere jausi. Urteko bat edo). Hildakoak ere izan dira.


    Erreferentziak