Santa Maria la Real eliza. Zaharberritzea. Barrualdea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Aurrekariak== ===Zaharberritzearen premia=== XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Alde batetik, burualdetik hezetasuna gogoz sartzen zenez (gog...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:23, 18 urtarrila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Aurrekariak

    Zaharberritzearen premia

    XX mende bukaeran Soraluzeko eliza oso egoera txarrean zegoen. Alde batetik, burualdetik hezetasuna gogoz sartzen zenez (gogoratu Buztina izenekotik errekatxoa pasatzen dela), pareten eta erretaula nagusiaren margoak desegiten ari ziren.

    Teilatuetan ere itokinak ziren. Gainera, habe nagusiak brintzatuta zirenez, gangen gainera etorriak ziren, teilatuko pisu guztia bertara pasatzen: gangakapurtzeko arrisku handia zegoen.

    Eliz ataria ere ez zegoen hobeto. Itokinez beteta egoteaz gain, egurra oso kaltetuta zegoen ehundaka urteetako eguraldia jasan eta gero. Istalazio elektrikoa ere ez zen batere segurua, edozein momentuan sutea sortzeko arriskua zegoen eta.

    Zaharberritzearen hiru faseak

    Eliza hiru fasetan zaharberritu zuten, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Eta larritasunak markatu zituen lehentasunak:

    • Lehengo fase batean (1983-1986) eliz ataria eliz ataria zaharberritu zuten.
    • Bigarren fasean (1999-2002) kanpoko aldeari ekin zioten: drenatze lanak, teilatuak eta dorrea batez ere.
    • Hirugarrenean, berriz, barrualdea zaharberritu zuten (2003-2007).

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erronkak eta helburuak

    XX mende erdialdetik elizaren funtzio liturjikoak betetzeko irizpideak aldatu ziren, eta Soraluzeko elizan oraindik irizpide zaharrak nagusitzen ziren.

    Presbiterioa nabearen zorua baino metro bat altuago zegoen, batetik bestera sei maila jeitsi ala igo behar zirela. Eta abadea eta fededunen arteko distantzia edota altura hau txikitu nahi zuten. Pontea izkituan zegoen, dorre azpian, eta aurrera ekarri nahi zuten. Gainera, aldare, irudi eta santu "gehiegi" zeuden, fededunen eta Jainkoaren lotura zuzena desbideratzen.

    Eraikintza aldetik ere zaharberritzea aprobetxatu nahi zuten sakristia berria egiteko (zaharra Soraluze zinema azpian zegoen, eta honekin batera bota zuten), elizaren zoruaren maila desberdinak berdintzeko, komunak egin (eliztarrak gero eta zaharragoak dira)...

    Azkenik, berogailu sistema berria behar zen (haizezkoak ez zuen balio, aire beroak gora igotzen zuelako), eta argiteri sistema eraginkorra jarri nahi zuten elizaren iluntasuna ezabatzeko.

    Eta hau dena konpontzeko elizaren aldapa kontutan hartu behar zen, %4koa hain zuzen.

    Fase honen arkitektoak Xabier Barrutieta eta Gudiker Beaskoa izan ziren[1].


    Eskuhartze orokorrak

    Zoru berria jarri zuten zaharraren gainean, bion tartean zoru erradiatzailea jarriz berogailu moduan, eta gurutze bidea ere bertan markatu zuten, zaharrak hormetatik kenduz.aretata.

    Lan hauei ekin baino lehen zoru azpian ez induskatzea erabaki zen. Jakin bazekiten garai bateko hilobiak bertan daudela eta, seguraski, aurreko elizaren aztarnak. Baina aztarna arkeolojokoak azaleratuz gero lanak atzeratuko ziren, eta garestitu.

    Zorua, orokorrean, bi mailatan utzi zituzten: presbiterioa eta alboko bi kaperak alde batetik, eta gainontzekoa bestetik. Gainera, bien artean oso altura gutxi dago, bi maila besterik ez.

    Hormak, gangak eta sabaiak garbitu eta zuriz margotu zituzten.

    Argiteri sistrma berria ezarri zuten. Alde batetik, lehen baino askoz argi gehiago eta indartsuagoak jarri zituzten. Eta bestetik, piztu/ itzaltzeaz gain argi guzti hauen indarra gobernatzen duen sistema. Ostean, elizari "argi-kutxa" esaten diote.


    Nabe nagusia

    Presbiterioa jaitsi zuten, eta pontea bertara ekarri, alde batera. Elizatik presbiteriora igotzeko bi armaila daude, baina ola baten forma dute. Aldarea ere berria, Macael-eko marmol zuriaz egina.

    Goiko leihoetan beirateak kendu eta berriak jarri, gardenak, argi gehiago sartzeko. Eta azpiko leihoetan, berriz, errejak kendu eta alabastroz itxi zituzten.

    Banku berriak, baina ez honenbeste (eliza ez da betetzen inoiz eta).

    Korua garbitu eta argitu.

    Ateek egurrezko babes trabati bana zuten. Gainera, ate nagusia erdian ez dagoenez, sarrera-irteerak ez ziren zuzenak, traba behiago. Babes berriak egin ziren, metal eta beirazkoak. Gainera, zuzenak beharrean okerrak ziren, erabiltzaileak eliza erdira bideratzeko.

    Ponte zaharra (ate nagusiaren ondoan zegoena) eta inguruko harlosak desagertu egin ziren.


    Erretaula nagusia

    Soraluzeko Santa María la Real elizako erretaulak primerako itxura du zaharberritze lanen ondoren (1999-2008).

    Erreraula margotutako estukoaz egina dago. Azterketak erakutsi zuenez, zazpi aldiz margotuta zegoen, gutxi gorabehera hasierako koloreak errespetatzen. Egoera oneneko geruza hirugarrena zenez, azalera agertzeko gaineko lauak kendu zituzten. Honetaz gain, altxatutako aldeak asentatu, askatutako elementuak egonkortu, zikinkeria garbitu eta hezetasunak eta gatzak hondatutako inguruak berritu zituzten. Amaitzeko, erretaula osoa babestu zuten.

    Behekaldean, berriz, XX mendean erantsitako bi medailoi handiak, Jesusen era Mariaren Bihotzak, kendu zituzten. Aurretik zuen itxurara lehengoratu zuten, bi motako harria erabiltzen, beltza eta hori-laranja hain zuzen, Markinatik eta Alacant-etik ekarriak. Azkenik, harri beltzeko harmaila korritua erantsi zioten alderik alde, erretalua eta presbiterioa lotzeko.


    Alboetako kaperak

    Zeharo berrantolatu zituzten, balio historiko-artistikoa zuten elementuak babestuz. Orokorrean, irudi gehienak kendu zituzten, bakarrik hiru erretaula zaharrenak utziz, gehi San Blas irudia.

    Nazarenoaren kapera. Erretaula barrokoa eta bertako irudiak zaharberritu zuten, baina aldare aurreko eskudela modernoa kendu zuten. Eliz ataria zaharberritzerakoan Iñaki Itxasoik egindako maketa bertan jarri zuten, erakusgarri.

    Dolorosaren kapera. Erretaula barrokoa eta bertako irudiak zaharberritu zuten, eta gainontzeko irudiak kendu zituzten. Atearen zurezko barnebabesa ere ordeztu zuten, berria metal eta beiraz egina dagoela.

    Santa Barbara kapera. Garai bateko sakristia zena, XX mendeko Santa Barbara erretaula kendu zuten. Horman kanporako ate berria zabaldu zuten (irisgarritasuna bermatzeko), eta zurezko egitura jarri zuten, komunak eta biltegi txikia biltzen dituena.

    Animen kapera. Hemen ere bertako erretaula kendu, eta zurezko egitura jarri zuten, aitorleku moduan.

    Vera Cruz kapera. Beiraz itxi zuten, sakristia moduan erabili ahal izateko. Erretaula eta irudiak gorde zituzten.

    Milagrosa kapera. Bertako erretaula modernoa kendu, eta sagrarioa jarri zuten.


    Berrinaugurazioa

    Santa Maria la Real elizaren zaharberritzearen hirugarren (eta azken) fasearen lanak 2007 urte amaieran bukatu ziren, eta urte hartako abenduak 15ean parrokia berrinauguratu zuten.


    Erreferentziak

    1. Reforma iglesia Sta Maria la Real de Soraluze. Xabier Barrutieta y Gudiker Beaskoa, arquitectos.