Gaceta de Madrid. PACL (eu)

    Sorapediatik
    Sarrera honetan Gaceta de Madrid aldizkarian agertutako berriak (1900 arte) agertzen dira, Compañía Anónima Placencia de las Armas-ekin zer ikusia dutenak.
    Armagintza tradizionalarekin lotura duten berri guztiak ikusteko, sakatu hemen.
    Soraluzekin lotura duten berri guztiak ikusteko, sakatu hemen.



    Gaceta de Madrid 1853.jpg

    Patente eta asmakuntzak

    1895/08/05. Asmakuntza, katu-babesa

    Gaceta de Madrid, 217 zbk. 472. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Nekazaritza, Industria eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusia.
    Industria bulegoa eta Jabetza industrial eta komertzialaren erregistroa.
    Asmakuntza-patenteen eta gehitze-ziurtagirien zerrenda, Negoziatu honetan 1895eko urtarrilan, otsailan eta martxoan aintzat hartu direnak.
    ...
    16.351. Jacinto de Azcárate y Epelde jauna, Soraluze, hogei urterako asmakuntza-patentea, su-arma eramangarrietarako katu-babes berri batengatik. 1894ko azaroaren 30ean emana.

    1899/04/18. Asmakuntza eskualdatzea

    Gaceta de Madrid, 108 zbk. 199. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Nekazaritza, Industria eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusia
    Industria bulegoa eta Jabetza industrial eta komertzialaren erregistroa.
    1899ko urtarrilean, otsailean eta martxoan Industriako Bulegoan jasotako egintza edo kontratuen kopia ziurtatuei dagozkien asmakuntza-patenteetan egindako zuzenbide-aldaketen zerrenda.
    ...
    19.427 zenbakiko espedientea. Asmakuntza-patentea, 1896ko azaroaren 21ean José Manso jaunaren alde hogei urterako igorria, marratzeko makinaren hortzen hedapen-printzipioan oinarritutako prozedura berri baten bidez, plano inklinatuen edo falken bidez, kanoien eta suzko armen marren zabalera eta sakonera progresiboak lortzeko.
    Madrilen, 1898ko azaroaren 10ean eta Ricardo Rueda notarioaren aurrean, Diego Mitchell jauna, José Manso jaunaren ahaldun gisa, egiletsitako eskritura publikoaren bidez, saldu, laga, uko egin eta eskualdatu egin zuen, inolako erreparorik gabe, Compañía Anónima de Placencia de las Armas enpresaren alde, zeina José Gómez Acebo jaunak ordezkatzen baitu, lehen aipatutako patentearen jabetza, eta haren transferentzia 25. liburuan, 210. orrian errejistratuta geratu zen 19.427 zenbakiarekin.


    1898ko gerra

    1898/05/02. Erret Antzokia

    Gaceta de Madrid, 122 zbk. 476. eta 477. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Erret Antzokia
    Regio Coliseoko enpresaburu Rafael Conde Salazar jaunak, bere ekimenez, harpidetza nazionalerako baliabideak biltzeko antolatu zuen eginkizuna, borroka-ontzi berriak eskuratzea helburu duena, 1898ko martxoak 31n ospatu zen, mota guztietako artista nazional eta atzerrikoen laguntza laudagarri eta eskuzabalarekin; Kontularitza-eragiketa guztietan parte hartu zuen Batzordea: Tamameseko Dukea, lehendakaria; José Gómez Imáz jauna, Armadako Jenerala; Jerónimo Benito y González jauna, Sustapen ministroaren ordezkaria; José Ignacio Ayuso jauna, gobernadore zibil jaunaren ordezkaria; eta Luis París jauna, zuzendari artistikoa; honako hauk lagunduta: enpresa horretako langile elkartuak, Enrique Conde Salazar jauna, Mariano Inyesto jauna, kontularia, eta Joaquín Froán jauna, abonuen kontu-hartzailea; ondoren azalduko da nola saldu diren sarreran honen denbora motzean, beren zenbatekoekin lortutako etekinak eta dirulaguntzak.
    ...
    281 (Ordena-zenbakia), Arístides Fernández, Placencia de las Armes-en izenean (Korporazioak eta lagundu duten partikularrak), 500 pezeta (Ordaindutako kopurua), butaka bat (Erositako tokiak), 15,80 (Prezio arrunta), Dohaintzakoa (Oharrak)

    1898/05/04. Fabrikako langileek emandako dirua

    Gaceta de Madrid, 124 zbk. 491. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Borondatezko diru-bilketa nazionala, itsas-armadaren sustapenari eta gerrako gastuei erantzuteko
    ...
    Placencia de las Armas lantegiko langileek, egun bateko zenbatekoa izango dute (lehen dohaintza gisa). 1.432,95 pezeta


    Erosketa zuzenak

    Nahiz eta Estatuko erosketak, legez, enkante bidez egin behar ziren, askotan zuzenean egiten ziren, mila arrazoiengatik (erosketa osagarriak zirelako, denbora faltagatik, eroskeriagatik...). Horretarako, 1852eko otsailak 27ko errege-dekretuaren 10. artikuluan agertzen zen 10. salbuespena aipatzen zen.

    Compañía Anónima Placencia de las Armas enpresarentzako eskaerak onartzeko, Maria Cristina de Habsburgo erregeordea zela (1885-1902) honako testu hau erabiltzen zen, edo oso antzekoa:

    Gerrako/ Marinako ministroak proposatutakoaren eta Ministroen Kontseiluaren arabera;
    Nire Semea Alfontso XIII.a Erregearen izenean, eta Erresumako Erregina Erregeorde gisa, baimena ematen diot Artilleriako zuzendari nagusiari Gorputzaren Museoak zuzeneko kudeaketa bidez eros ditzan, entseguetarako...
    (hemen, zuzenean erosi beharreko material zerrenda)
    ...eta 1852ko otsailaren 27ko Errege Dekretuaren 6. artikuluko 10. salbuespenean jasotako kasu gisa.
    Jauregian emana, (halako egunean)
    María Cristina
    Gerrako/ Marinako ministroa
    (zegokion izena)

    1889/06/27

    Gaceta de Madrid, 178 zbk. 949. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, José Chinchilla jauna.
    Eskaera:
    • Tiro azkarreko sei kanoi, Nordenfeld sistemakoak, doikuntza finkoaren gainean zerbitzatuak, 57 milimetroko kalibrea dutenak, 1.200 karga eta 5.800 kargako elementurekin;
    • eta kalibre bereko bi kanoi eta doikuntza mugikorreko sistema eta 800 tiro, Soraluzeko geltokian jarriak, 12.708 libera esterlinatan guztira;
    • Gruzonverk sistemako bi kanoi, 53 milimetro zerbitzuren gainean eta 400 tiro, Buckan Magdeburgen (PrusiaJ itsasoratuak, 50.182 marko eta 50 zentimotan, garraio-gastuak, Aduanaren eskubideak eta eragiten dituzten gainerakoak kontuan hartu gabe;
    • Hotehkiss kanoi errebolber bat, 40 milimetrokoa, ehun tirokoa, Madrilen jarria, 10.981 libera eta 10 zentimotan.
    Data: Mila zortziehun eta larogeita bederatziko ekainak hogeitaseian.

    1889/11/29

    Gaceta de Madrid, 333 zbk. 614. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, José Chinchilla jauna.
    Eskaera: Maxim sistema metrailadore bat, kanpainako muntaia arin batekin, parapetoko beste batekin eta tripodeko beste batekin, guztia 11.731 pezetaren truke, pleita, itsas asegurua eta Aduanako eskubideak barne.
    Data: Mila zortziehun eta larogeita bederatziko azaroak hogeitazazpian.

    1891/10/29

    Gaceta de Madrid, 302 zbk. 295. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, Marcelo de Azcárraga jauna.
    Eskaera: Tiro azkarreko hamar kanoi, Nordenfelt sistemakoak, dagozkien muntaketa, munizio eta osagarriekin.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamaikako urriak hogeitazortzian.

    1891/10/31

    Gaceta de Madrid, 304 zbk. 346.-248. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Hil honetan argitaratu diren errege-dekretuen, errege-aginduen, erregelamenduen, zirkularren eta jarraibideen aurkibidea
    ...
    Errege Dekretua, Artilleria Museoari baimena ematen diona zuzeneko kudeaketa bidez tiro azkarreko hamar kanoi eskuratzeko, Nordenfelt sistemakoak, Companía Anónima Placencia de las Armas-etik (Gipuzkoa); hilabete honetako 28an.

    1892/05/24

    Gaceta de Madrid, 145 zbk. 637. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, Marcelo de Azcárraga jauna.
    Eskaera: Metrailadore bat eraikitzea, Infanteriako lehen tenientea den Acacio Fernández y Gonzálezek proiektatua.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamabiko maiatzak hogetabian.
    Oharra. Erret dekretu honek aurrekoaren akatsarekin agertu zen, eskaera zuzena izan beharrean subasta egiteko eskatzen zuen eta!

    1892/05/28

    Gaceta de Madrid, 149 zbk. 690. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, Marcelo de Azcárraga jauna.
    Eskaera: Metrailadore bat eraikitzea, Infanteriako lehen tenientea den Acacio Fernández y Gonzálezek proiektatua.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamabiko maiatzak hogetabian.
    Oharra. Erret dekretu honek aurrekoaren akatsa zuzentzen zuen, eskaera zuzena ahalbidetuz.

    1892/05/31

    Gaceta de Madrid, 152 zbk. 721.-724. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Hil honetan argitaratu diren errege-dekretuen, errege-aginduen, erregelamenduen, zirkularren eta jarraibideen aurkibidea
    ...
    Errege Dekretua, Artilleria Museoari baimena ematen diona enkantearen formalitateekin Compañía Anónima de Placencia de las Armas Infanteriako lehen tenientea den Acacio Fernández y Gonzálezek proiektatutako metrailadore baten eraikuntza kontratatzeko; hilabete honetako 22an.
    ...
    Beste bat (zuzenketa) Artilleria Museoari baimena ematen diona Compañía Anónima de Placencia de las Armas Infanteriako lehen tenientea den Acacio Fernández y Gonzálezek proiektatutako metrailadore baten eraikuntza kontratatzeko; hilabete honetako 22an.

    1893/11/09

    Gaceta de Madrid, 313 zbk. 409. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, José López Domínguez jauna.
    Eskaera:
    • Itsasertzeko tiro azkarreko lau kanoi, 57 milimetrokoak eta A11 marka dutenak, beren muntaketa, munizio, arma-joko eta osagarriekin.
    • Kalibre bereko kaponera-kanoi bat, bere muntaia, munizio, arma-joko eta osagarriekin.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamairuko azaroak zortzian.

    1894/11/22

    Gaceta de Madrid, 326 zbk. 591. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, Manuel Pasquín jauna.
    Eskaera (Filipinetako itsas-armadaren porturako):
    • Nordenfelt 57 milimetroko kanoirako 1.500 zorro zebatu.
    • Nordenfelt 57 milimetroko kanoirako 270 altzairuzko granada, kargatuak eta beren espoletekin.
    • Nordenfelt 57 milimetroko kanoirako 1.050 granada arrunt, kargatuak eta beren espoletekin.
    • Nordenfelt 42 milimetroko kanoirako 1.100 zorro zebatu.
    • Nordenfelt 42 milimetroko kanoirako 1.000 granada arrunt, kargatuak eta beren espoletekin.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamalauko azaroak hogetabatean.

    1894/11/30

    Gaceta de Madrid, 334 zbk. 728.-730. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Hil honetan argitaratu diren errege-dekretuen, errege-aginduen, erregelamenduen, zirkularren eta jarraibideen aurkibidea
    ...
    Azaroak 22. Beste (dekretu) batek baimena ematen diona Marinako ministroari zuzeneko kudeaketa bidez Compañía Anónima Placencia de las Armas-ekin granadako zorroak eta Nordenfelt kanoirako granadak kontratatzeko; hilabete honetako 21an.

    1895/10/31

    Gaceta de Madrid, 304 zbk. 335. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José María de Beránger jauna.
    Eskaera:
    • 57 milimetroko kanoirako hirurehun kartutxo, altzairuzko granadekin.
    • 57 milimetroko kanoirako seirehun kartutxo, granada arruntekin.
    • 42 milimetroko kanoirako ehun kartutxo, altzairuzko granadekin.
    • 42 milimetroko kanoirako berrehun kartutxo, granada arruntekin.
    • 57 milimetroko Nordenfelt kanoirako hirurehun granada arrunt, espoletekin.
    • 57 milimetroko Nordenfelt kanoirako berrehun altzairuzko granada, espoletekin.
    • 57 milimetroko Nordenfelt kanoirako seirehun zorro zebatu.
    • 37 milimetroko Holchkiss kanoirako bi mila altzairuzko granada, espoletekin.
    • 37 milimetroko Holchkiss kanoirako bi mila granada arrunt, espoletekin.
    • 42 milimetroko Nordenfelt kanoirako ehun altzairuzko granada, espoletekin.
    • 42 milimetroko Nordenfelt kanoirako ehun eta berrogetamar granada arrunt, espoletekin.
    • 42 milimetroko Nordenfelt kanoirako hirurehun zorro zebatu.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamabosteko urriak hogetamarrean.

    1895/11/21

    Gaceta de Madrid, 325 zbk. 572. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, Marcelo de Azcárraga jauna.
    Eskaera: Nordenfelt tiro azkarreko bost kanoi, 57 milimetrokoak, beren muntai eta osagarriekin.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamabosteko azaroak hogeian.

    1896/01/30

    Gaceta de Madrid, 30 zbk. 374. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José María de Beránger jauna.
    Eskaera (La Habanako itsas-armadaren porturako):
    • Tiro azkarreko Sarmiento sei kanoi, 42 milimetrokoak, beren muntaiekin, osagarriekin eta munizioekin.
    • Bi kanoi automatiko Maxim, 37 milimetrokoak, beren muntaiekin, osagarriekin eta munizioekin.
    • 37 milimetroko Hotchkirs kanoirako 500 altzairuzko granada eta 500 granada arrunt.
    Data: Mila zortziehun eta larogetamaseiko urtarrilak hogetabederatzian.

    1896/04/30

    Gaceta de Madrid, 121 zbk. 318. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, Marcelo de Azcárraga jauna.
    Eskaera (Filipinak uharteetara eramateko): Tiro azkarreko 57 milimetroko lau kanoi, Nordelfelt sistemakoak.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamaseiko apirilak hogetaemeretzian.

    1896/05/14

    Gaceta de Madrid, 135 zbk. 471. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José María de Beránger jauna.
    Eskaera (La Habanako itsas-armadaren porturako):
    • 25 milimetroko 6.000 kartutxo altzairuzko balekin.
    • 25 milimetroko 10.000 kartutxo berunezko balekin.
    • 57 milimetroko 800 zorro.
    • 57 milimetroko 300 altzairuzko granada, espoletekin.
    • 57 milimetroko 300 granada arrunt, espoletekin.
    • 57 milimetroko 200 metraila-pote.
    • 42 milimetroko 300 zorro.
    • 42 milimetroko 100 altzairuzko granada.
    • 42 milimetroko 100 granada arrunt.
    • 42 milimetroko 100 metraila-pote.
    • 37 milimetroko 3.000 altzairuzko granada.
    • 37 milimetroko 3.000 granada arrunt.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamaseiko maiatzak hamairuan.

    1896/05/28

    Gaceta de Madrid, 149 zbk. 618. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José María de Beránger jauna.
    Eskaera:
    • 12 zentimetroko 1.000 granada arrunt, 1883 modelokoak, deskargatuak.
    • Bederatzi zentimetroko 200 granada arrunt, 1879 modelokoak, deskargatuak.
    • Bederatzi zentimetroko 100 granada, 1879 modelokoak.
    • Zazpi zentimetroko 2.000 granada arrunt, 1879 modelokoak.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamaseiko maiatzak hogetaseian.

    1896/05/31

    Gaceta de Madrid, 152 zbk. 658.-660. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Hil honetan argitaratu diren errege-dekretuen, errege-aginduen, erregelamenduen, zirkularren eta jarraibideen aurkibidea
    ...

    Beste (dekretu) bat baimena ematen diona Marina ministroari zuzeneko kudeaketaren bidez Soraluzeko lantegitik granadak eta beste efektu batzuk eskuratzeko; hilabete honetako 27an.

    1896/11/21

    Gaceta de Madrid, 326 zbk. 647. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José María de Beránger jauna.
    Eskaera (Arsenaletan eraikitzen ari diren 7.000 tonako korazatuentzat):
    • 14 zentimetroko kanoientzako Canet sistemaren 10 muntai.
    • Zortzi kanoi Nordenfelt, 57 milimetrokoak.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamaseiko azaroak hogeian.

    1896/11/21

    Gaceta de Madrid, 326 zbk. 647. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José María de Beránger jauna.
    Eskaera (La Habanako itsas-armadaren porturako):
    • 57 milimetroko Nordenfelt kanoirako 500 granada beren espoletekin.
    • 37 milimetroko 8.000 granada beren espoletekin.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamaseiko azaroak hogeian.

    1897/07/02

    Gaceta de Madrid, 183 zbk. 19. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José María de Beránger jauna.
    Eskaera (Pelayo korazatuarentzat): 57 milimetroko zazpi kanoi eta munizio-hornidurak.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamazazpiko ekainak hogetamarrean.

    1897/10/14

    Gaceta de Madrid, 287 zbk. 164. eta 165. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, Miguel Correa jauna.
    Eskaera: Mendiko kanoi esperimentala, tiro azkarrekoa, 75 milimetroko kalibrekoa, bere kureñarekin, osagarriekin eta jaurtigaiekin.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamazazpiko urriak hamairuan.

    1897/11/04

    Gaceta de Madrid, 308 zbk. 390. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, Segismundo Bermejo jauna.
    Eskaera (Carlos V korazatuarentzat):
    • Lau kanoi automatiko Maxim, 37 milimetrokoak, II markakoak, 2.000 tiro, kargatzeko elementu eta ordezko piezekin.
    • Lau kanoi automatiko Maxim, 53 milimetrokoak, II markakoak, 800 tiro, kargatzeko elementu eta ordezko piezekin.
    Data: Mila zortziehun eta larogeitamazazpiko azaroak hiruan.

    1897/12/02

    Gaceta de Madrid, 336 zbk. 705. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Gerra ministroa, Miguel Correa jauna.
    Eskaera: Kanpainako tiro azkarreko bateria esperimental bat, lau pieza, bi gurdi eta beren arma-joko, jaurtigai eta osagarriez osatua.
    Data: Mila zortziehun eta larogetamazazpiko abenduaren lehenean.

    1900/01/25

    Gaceta de Madrid, 25 zbk. 270. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José Gómez Imaz jauna.
    Eskaera (Numancia korazatuarentzat): 14 zentimetrotako lau muntai.
    Data: Mila bederatzirehuneko urtarrilak hogetalauan.

    1900/10/28

    Gaceta de Madrid, 301 zbk. 353. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Itsas Ministerioa
    Errege-agindua
    Jaun txit gorena: Reina Regente gurutzaontziak muntatu behar duen 15 zentimetroko tiro azkarreko kanoi-sistema behar bezala finkatzearen garrantzia kontuan hartuta, azken irailaren 13ko Errege Aginduaren hirugarren puntuan jasotako ideiarekin bat etorri behar duela, horretarako ahalik eta datu gehien bilduz, eta kontuan hartuta zure Lehendakaritza duina duen Zentroak emandako informazioa, bai eta Ministerio honetako Artilleria Ikuskaritzak idatzitakoa ere, aipatutako xedapen subiranoan agindutakoa betez egindako espedientean; Erregeak (Jaungoikoak Gorde Dezala) eta haren izenean, Erresumaren Erregina Erregeordeak, honako hau erabaki behar izan du:
    1) Onartu da ontzi horren armamentua, kalibre txikietako kanoiei dagokienez, 57 milimetroko 12 Nordenfelt eta 37 milimetroko zortzi automatiko (Maxim sistemakoak) izateko proposamena. Horiek, zerbitzuaren premiak asetu ondoren izakinik ez balego, Soraluzeko lantegiarekin kontratatuko dira, denak edo falta direnak, eta bukatuta egon beharko dira itsasontziak muntatzeko prest egon baino lehen.
    2) Artilleria Gorputzeko Batzorde bat izendatzen da...

    1900/12/07

    Gaceta de Madrid, 341 zbk. 913. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Eskatzailea: Marina ministroa, José Ramos Izquierdo jauna.
    Eskaera (Pelayo eta Numancia korazatuentzat, eta Princesa de Asturias, Cardenal Cisneros, Cataluña eta Extremadura gurutzaontzientzat):
    • 75 milimetroko 12 lehorreratze tren.
    Data: Mila bederatzirehuneko abenduak bostean.


    Erreferentziak