Domentx Ucin (eu)
Domentx Ucin Sanchez | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1976 |
Hil | |
Profila | Musika irakaslea, txistularia, musikagilea |
Ikasketak
Bere adineko hainbat lagunen moduan, musikako lehen eskolak Ines Mari Maiztegirekin hartu zituen: solfeoa eta txistua.
Ondorengo etapa Bergaran egin zuen, bertako Musika Eskolan. 11 urtekin hasi zen, eta hurrengo urteetan solfeoa, armonia, kantu korala eta biolina ikasi zituen.
Handik Gasteizera pasa zen, bertako Musika Kontserbatorioan 2 urte egiteko. Epe horretan biolineko 8. mailara heldu zela.
Gasteizen bertan Historia ikasi zuen, Unibertsitatean. Lehen zikloa bukatuta Salamancara pasa zen karrera bukatzeko: Musikaren Historia eta Zientziatan lizentziatu zen 2001 urtean.
Jolea
Bergarako Musika Eskolan ari zela, bertako Orkesta Sinfonikoan jo izan zuen.
Arrasate Musikalen irakasle hasi zenean (2005 urtea), hango Zarzuelako Orkestran jo izan zuen. Gero, Arrasate Musikaleko Orkestra berpizterakoan hasi zen, gaur egun biola jotzen duela. Arrasaten taularatutako Sialuk (2011-2015) eta ON OFF (2016) antzerki lanetan musikari ibiki zen.
Betidanik lotura izan du herriko Txistulari Taldearekin. Hasiera batean tanbor jole edo atabalero moduan, baina 2011tik aurrera, txistua sakontzen hasi zuenetik, txistulari gisa. Gaur egun txistularien zuzendaritza musikala darama. Txistulari moduan hainbat ekitalditan parte hartu du: Urrats Dantza Taldearenak, Euskal-Jaiak, auzoetako jaiak, Ezoziako erromeria, etab. Honetaz gain, Soraluzeko Gaiteroen parte ere bada.
Honetaz gain herrian eta inguruan sortu diren hainbat taldeen partaide ere izan da: Karidadeko Benta taldea[1] (2003-2007), Izenbarekuak txarangan (4 urtez), Xero Xiette taldea (gitarra elektrikoa),,, Ventos de Saudade fado taldean ere partaide da (gitarra portugaldarra).
Herriko jaien inguruan sortutako Galtzagorrixak txarangako sortzaile eta partaide izan da, eta aratoste askotan kaleak alaitu dituen Trio Plaentxi hirukotean ere aritu da gitarra joaz, Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera.
Azkenik, aipatu behar da urte batzutan Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzan ere aritu zela.
==Saltsa maltsa
GALIPOTEKO JAIetako sortzaile Jon Basauri eta Andoni Callesekin batera ... ERREKA-ZULO Proiektuaren sorreran ere egon nintzen, Herriko artista asko batu zituen Festibala. Horren Ostean JAIETAKO JAIALDIAK sortzen eta aurkezten ere aritu naiz.
Musika Elektronikoa jorratzen duten YOTOX eta LATOX taldeekin kolaboratu izan dut. Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatzan kolaboratzen jarraitzen dut.
irakaslea
2005ean Arrasate Musikalen ordezkapen bat egin eta gero, bertan lanean hasi nintzen HEZKUNTZA BEREZIKO ikasleekin
Aretxabaletako LEIZARRA Musika Eskolan ere klaseak eman nituen.
2012tik SORALUZEKO MUSIKA ESKOLAN ere banabil Irakasle. Txistua eta Gaita Nafarra, eta baita Hezkuntza Berezia eta Talde batzuk ere.
Arrasate Musikalen, GAITA NAFARRA Maixu moduan nabil.
Musika lanak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- Domentx Uzin. Musika ogibide eta pasio. Plaentxia.eus (2018).
- ↑ Karidadeko Benta. Wikipedia (euskaraz)
- ↑ Jesus M. Arriaran bergararrarekin batera, Goiena Telebistako Umeen Musika Programa ibiltari baterako. Entzuteko, sakatu hemen
- ↑ Hitzak Arianne Unamunorenak dira.