Torlojugintza. Teknologiak (eu)

    Sorapediatik

    Teknologiak

    Oinarrizko bi teknologia erabiltzen dira: mekanizatua eta deformazioa.

    Zaharrena mekanizazioa izan zen. Torloju handiak egiteko egokia, baina torloju txikiagoentzat garestia eta motela. Horregatik tornu automatikoak (dekoletaje tornuak) erabiltzen hasi ziren.

    Baina mekanizazioak baditu bere koxka: material asko jan behar denean, denbora asko ematen du eta materiala galtzen da.

    Deformazioa azkarragoa da, eta ez du materialik galtzen. Baina utilajeak behar ditu, prozesua "asmatu" behar da eta, azkenik, ezin du forma guztiak lortu. Horregatik, askotan bigarren operazioak behar ditu (mekanizazio laguntzaileak), kosteak igotzen.

    Deformazio barruan bi teknologia erabiltzen dira, hotzean eta beroan. Beroko deformazioak errezago lantzen du materiala, askoz plastikoagoa delako. Baina berotzeko energia (kostua) eta denbora (produktibitatea) behar ditu. Hotzeko deformazioa azkarragoa da baina, aldi berean, zailagoa.


    Mekanizazioa: tornu arruntak

    Torlojugintzan erabilitako teknologia zaharrena: piezak biraketa simetria dutenez, ekoizteko makina egokiena tornua da. Gainera, tornuarekin sasisimetrikoak diren formak mekanizatu daitezke (buru hexagonalak, hariak...), torlojuak edota azkoinak lotura batean bukatuz.

    Hori bai, tornulariak beharrezkoak ziren, ez zuen balio edozein langile motak. Baina gaur egun, CNC tornuekin, behin prestatuta, makinak prozesu guztia burutzen du automatikoki. Gainera, CNC tornuaren arabera, beste operazio osagarriak makina berean egin daiteke, prozesua azkartzen eta merketzen.

    Puntu ahulena denbora da. Prozesua sekuentziala denez, operazio guztien denborak batu behar dira. Gainera, denbora jan behar den materialaren araberakoa da, eta piezak lotzen eta askatzen pasatzen dena kontutan hartu behar da. Horregatik, gaur egunean pieza oso handiekin edota serie motzekin erabiltzen da.


    Mekanizazioa: dekoletajea

    Tornu arruntek duten puntu ahulak konpontzeko torno automatikoak asmatu ziren (dekoletajea). Frantzian eta Suizan garatu zen teknologia hau pieza txiki-ertainentzak egiteko bideratuta dago. Operazio bakoitza leba batek gobernatzen du, piezaren materiala ekartzea barne. Lanabesek elkarren segidan lan egiten dutenez (inoiz batera ere) denborak oso ondo aprobetxatuta daude. Materiala barratan automatikoki kargatzen denez, honetan ez da denborarik galtzen.

    Sistema martxan jartzeko prozesua asmatu behar zen, lebak diseinatu, mekanizatu, frogak egin... Eta edozein aldaketa egiteko (akatsak zuzentzeko edo prozesua hobetzeko) sistema ez zen batere malgua, hasieratik egin behar zen eta. Arazo hauek gaur egungo CNC tornu automatikoekin desagertu ziren.

    Hala ere, puntu ahula denbora da: zenbat eta material gehiago jan behar, prozesua gero eta motelagoa da. Gainera, biraketa simetria ez duten hainbat forma ezin dira lortu, eta bigarren operazioak beharko lirateke.


    Hotzezo deformazioa: estanpazioa

    Sortu zen hurrengo teknologia hotzeko deformazioa zen. Materialari nahi dan forma ematen zaio, bi, hiru, lau... estampa-kolpeen bidez. Materiala ez da berotzen (inoiz epeltzen da), berkristalizazio temperatura azpitik lan egiteko. Honela, prozesuan "granoaren" deformatzen da, egitura mikroskopikoan anisotropia lortuz.

    Materiala (altzairua, inoiz aluminioa) biribilki trefilatuetan edo barra kalibratuetan dator. Estanpagailuek hainbat estazio dituzte. Prozesu automatiko baten bidez, lehen kolpean makinak biribilki edo barraren punta mozten du eta hurrengo estaziora pasatzen du, bigarren kolpean moztutako zatiari forma ematen dio eta hurrengo estaziora pasatzen du, hirugarren kolpean forma zehatzagoa ematen dio... pieza bukatu arte. Estazio denak batera lan egiten dutenez, makina-kolpe bakoitzean pieza bat lortzen da.

    Mekanizazioarekin alderatuta, estanpazioak abantail nabarmenak ditu; oso prozesu azkarra denez, ekoizpen tasak oso handiak dira; pieza oso zehatzak atera daitezke eta lan egiterakoan materialik ez da galtzen.

    Piezak deformatzeko indar handia behar denez, prozesua ondo asmatzea oso garrantzitsua da: pieza ondo lortzeaz gain, ahal den urrats (estazio) gutxienekin eta makina txikienean egin behar da. Gainera, prozesua eta emaitzak materialaren ezaugarri teknikoen menpe daude: "acritud"[1] behar baino handiagoa badu, pieza ez da ondo irtengo.

    Badira operazio eta forma batzuk (gero eta gutxiago) teknologia honek lortu ezin dituenak. Eta lehenik eta behin, hariztatzea. Beraz, piezak bukatzeko aparteko mekanizazioak (bigarren operazioak) behar dira, prozesua garestituz.

    Beste puntu ahula, tornu automatiko zaharren antzekoa, sistema martxan jartzekoa da: prozesua asmatu behar da, estanpak diseinatu, mekanizatu, frogak egin... Eta edozein aldaketa egiteko (akatsak zuzentzeko edo prozesua hobetzeko) sistema ez zen batere malgua, hasieratik egin behar zen eta.


    Forjatzeko prentsa (Gabekola Forging)

    Berozko deformazioa: forja

    Estanpazioaren antzekoa, baina materiala ondo berotuta. Modu honetan materialak, malgutasun handiagoa duenez, errezago betetzen ditu estanpak eta prozesua errazten du. Gainera, ezaugarri mekanikoak ere aldatzen dira.

    Puntu ahulak ere baditu: berotan lortutako formak ez dira hotzetan lortzen diren bezain zehatzak, denbora ere galtzen da (piezak berotzen eta hozten) eta, azkenik, energia kostua ere hor dago. Eta bigarren operazioak egiteko premia ahaztu barik.

    Horregatik guztiagatik, pieza handiekin erabiltzen da, gehien bat.


    Bilakaera

    Hasiera batean mekanizazioa izan zen teknologia erabiliena, batez ere tornu automatikoak (dekoletajea).

    Baina estanpazioak gero eta pisu gehiago hartu zuen (batez ere hotzean), teknologia nagusia bilakatu arte.

    Enpresa batzuk mekanizatuan (dekoletajean) adituak dira, beste batzuk hasieratik estanpazioarengatik apostua egin zuten. Eta badira enpresak teknologia guztiak erabiltzen dituztenak, merkatuari eskaintza osoagoa aurkezteko.

    Etorkizunari begira, estanpazioak ahalbidetu die pieza mota berri batzurekin lan egitea, nahiz eta torlojurik ez izan.


    Erreferentziak

    1. Deformatu barik apurtzeko joera.