Torlojugintza. Enpresak (eu)
- Sarrera honetan bizirik dauden torlojugintza-enpresak biltzen dira. Enpresen zerrenda historikoa ikusteko, sakatu hemen.
Anastasio Mendicute
1940 hamarkadan sortu zen. Lantegia Errekalde 25ean dauka.
Dekoletajea eta estanpazioa erabiltzen ditu.
Torloju, azkoin eta berno berezien fabrikazioa eta dekoletaia material ezberdinetan: letoi, burdina, altzairu herdoilgaitza, polietilenoa eta aluminioa. Pieza txiki eta ertainak ekoizten ditu: torlojugintza M.8-raino, eta dekoletaia 25 mm-ko diametroraino. Tratamentuak ere eskaintzen ditu.
Gaur egun zabalik dago, A. Mendicute S.A. izenarekin (2013tik). 2015 urtean 30 langile zituen.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Carmelo Mendizabal
1960 hamarkadan sortu zen. Lantegia izen bereko industrialdean dauka.
Hotzeko estanpazioa erabiltzen du.
Araututako torlojugintzan ("estandarra") aritzen da, baina bezeroek eskatutako torloju bereziak ere egiten ditu. Bigarren operazioak eskaintzen ditu: mozketa, aria ematea, ranurado, biselado...
Gaur egun zabalik dago, Carmelo Mendizabal S.L. izenarekin (1988tik). 2019 urtean 6 langile zituen.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Estampaciones Laga
1960ko hamarkadan Olean zuen lantegia, eta 1987 urtean Mendiola industrialdera pasa zen.
Mota guztiko zirrindolak egiten ditu, estanpazio teknologia erabiliz: konikoak, hagindunak, laukiak, formadunak...
Gaur egun zabalik dago, Estampaciones Laga S.A. izenarekin (1979tik). 2019 urtean 19 langile zituen.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Gabekola Forging/ Industrias Garitaonandia
1968 baino lehenago sortua, Industrias Garitaonaindia izenarekin (urte horretako jai egitarauan agertzen da).
Altzairuzko eta burdinezko forjan adituak, torloju handiak eta oso handiak egiten zituzten. Hasieran lantegia Sagar-Errekan zeukan, eta Mendiola industrialdera pasa zen gero.
2013 urtean alboko enpresak (Urrestarazu Metalworking) erosi zuen, eskaintza osatzeko. Gabekola Forging S.L. izena jarri zion.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Gol/ Industrias Gol
1968-2019 1968 >>> Sagar-Erreka, 19
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Industrias Placencia/ José María Galarraga
1950-1986 1950-1975 Errabal, 20 1976 >>> Maltzaga bidea, z/g
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Iterga
1968-2019 1968-1987 Gabolats, 18 2003 >>> Mendiola industrialdea
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Numator
2000-2010 2000 >>> Sagar-Erreka, 21
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Talleres M.A.H.
1968-2019 1968-1986 Errabal, 4 2003 >>> Mendiola industrialdea
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Tornillería Aras/ Industrias Aras
1968-2019 1967-1987 Errekalde, 35 19.. >>> Mendiola industrialdea
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Tornillería Oruesagasti
1968-1987 1968 >>> Sagar-Erreka
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Urrestarazu Metalworking/ Alejandro Urrestarazu
1957 urtean hasi zen lanean, dekoletajeko piezak egiten.
Gabolats 34 etxeazpian aritu zen 1987 urte arte. Hurrengo urtean Mendiola industrialdera pasa zen.
Torlojugintzan erabiltzen diren teknologiak erabiltzen ditu: deformazioa (forja) eta mekanizatua (dekoletajea).
Gaur egun zabalik dago, Urrestarazu Metalworking S.L. izenarekin.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.