Giza Eskubideen plaza (eu)

    Sorapediatik

    Kokapena

    Frontoiaren atzekaldean, Institutua eta Santa Ana kalearen artean.

    Trapezio forma dauka: 21 metro luze, eta zabaleran alde luzeenak 22 metro ditu eta txikienak 9 metro.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Sasoi batean lur zoru hau Santa Ana komentuaren ortua zen.

    1976. urtean mojek herria utzi zuten, Mendarora joateko. Komentuan eta ortuetan etxebizitzak eraiki zituzten, baina inguru hauetan institutua eta plaza hau egin zituzten.

    Frontoiaren atzeko pareta, plazan bertan, pilotan egiteko antolatuta dago; alboko hormarik ez dauka, Iparraldeko joko garbi estiloko frontoia da. Frontoitik bertatik plaza pasa daiteke, eta plazatik Santa Ana kalera jesiteko eskilarak daude. Institutua, naiz eta plaza honen gainean egon, Frontoiari esleituta dago.


    Erreferentziak