Oreka Art (eu)
Oreka Art arte galeria Alberto Ramirezek soraluzetarrak sortu zuen.
2009ko uztailean zabaldu zuen, egoitza Gabolats kaleko 28 zenbakian zuela (Banderakoa etxea). Etxeko bi planta hartzen zituen, beheko solairua eta sotoa.
Asmo bikaina zuen, Soraluzera arte mugimenduak ekarri eta Soraluze arte bideetan jarri. Laguntza ere izan zuen, batez ere Soraluzeko Udalak, Soraluce Koop.E.-k eta Kutxak emandakoa. Hala ere, zailtasun ekonomikoak zirela eta, bi urte geroago Oreka Art galeriak ateak itxi zituen, 2011/10/14an hain zuzen. Azken erakusketa Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen.
Erakustekak
Zabalik egon ze bi urte horietan 25 erakusketa antolatu zituen. Horien artean honako hauek:
2009 urria Klemen Corredera argazkiak (Sahara) 2009 urria Arturo Andrade Eskultura 2009 abendua Jesus Churruca 2010 urtarrila Jean Claude 2010 otsaila Victor Arrizabalaga Pop art 2010 apirila Xabier de Zerio 2010 maiatza Keixeta (Jesus Aguirre Garate) 2010 ekaina Luis Lascurain
2010 uztaila Barbara Stammel 2010 iraila Udane Juaristi 2010 urria Laia Bedós 2011 urtarrilla Diego Moyua Esencia Femenina 2011 otsaila Juan José Altuna Akizu 2011 martxoa Juan Ayesta https://youtu.be/XP7GnsS6sw0 2011 apirila Rikardo Azkagorta Manipulado 2011 maiatza Aitor Sarasqueta Batetik bestera 2011 uztaila Usoa Zumeta 2011 urria Ralph Horton 2011 urria Sara Beiztegi
Erreferentziak
Alberto Ramirez “Oreka Art galeria erreferente bat da” Pil-pilean_244_(2011/06/03)