Aritz Laskurain (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ::<small>'''Oharra''':''Sarrera hau egiteko euskarazko Wikipediaren [https://eu.wikipedia.org/wiki/Aritz_Laskurain Aritz Laskurain] izeneko artikulua erabili izan da.''</s...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:24, 22 ekaina 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Oharra:Sarrera hau egiteko euskarazko Wikipediaren Aritz Laskurain izeneko artikulua erabili izan da.
    Aritz Laskurain Arrizabalaga
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze, 1979/10/03
    Hil
    Profila Pelotaria


    Bizitza

    Aritz Laskurain Arrizabalaga, Laskurain, esku huskako pilotari profesional ohia da.

    Nahiz eta 20 urte bete arte aurrelari jokatu, atzelari arituz iritsi zen profesionaletara[1], Aspe enpresarekin. Estreinako partida 2002ko uztailaren 9an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan.

    Binaka jokatuz nabarmendu zen: binakako txapelketa nagusian hiru aldiz izan da txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012). Estatistika ofizialek diotenez, 1,84 m luze da, eta 83 kg pisatzen zuen. Bere zaleek Emoixok, Lasku![2] idatzita zuen pankartarekin animatu ohi zuten.

    Aldakako artrosia zela eta, 2013ko udazkenean jokatzeari utzi zion. 2014 martxoan ebakuntza egin zioten, baina ez zuen berriz puntan jokatzeko moduko sasoirik lortu.

    2014ko abenduaren bukaeran, Asperekiko kontratua bukatzearekin batera, pilota profesionaletik erretiratu zen[3].


    Kirol lorpenak

    • 2004. Bigarren Mailako Binakako Txapelketa: txapelduna.
    • 2008. Binakako Txapelketa Nagusia: txapeldunordea (Titin III.-rekin).
    • 2010. Binakako Txapelketa Nagusia: txapeldunordea (Sebastian Gonzalez-ekin).
    • 2012. Binakako Txapelketa Nagusia: txapeldunordea (Xala-kin).


    Erreferentziak

    1. Un delantero reciclado a zaguero. T. Rey (El correo.com 2010/03/31).
    2. Emaiok, Lasku!, Soraluzeko euskalkian.
    3. ritz Laskurainek erretiroa hartu du. Imanol Magro (Berria, 2014/12/23).