Udala. Foru garaia (1499-1695) (eu)

    Sorapediatik

    Hasiera batean, herri bakoitzak bere kudeaketa sistema zuen. Herri artean nahikoa antzekoak, baina elkarren desberdinak ziren, herri bakoitzaren egoerari egokituak: jarduerak, historia, botere guneak...

    Sistema hauek biltzeko ordenantzak idazten ziren, gero eta osoagoak mendeetan zehar.


    1499 urteko ordenantzak

    Soraluzek gordetzen dituen ordenantza zaharrenak dira. Bertan aipatzen denez, udala osatzeko sistema aspalditik omen zetorren.

    Udala osatzeko alkatea eta tenientea aipatzen dira (segururena partaide gehiago izango ziren) eta 30 urtetik gorako gizonek hartzen zuten parte.

    Alkatea urtero aukeratzen zuten, San Migel egunean (irailak 29an). Zortzi hautagai izaten ziren, lau kaletar eta lau baserritar. Gizonak denak, 30 eta 60 urte artekoak.

    San Migel egunean Udal orokorra biltzen zen. Joan zen urteko hautagai ohiek izen bana proposatzen zuten, eta aldi berean zin egiten zutela persona egokienak zirela. Hautagai bakoitzaren izena bere paperean idatzi, eta zortzi paperak lurrera botatzen ziren. Ume batek paper bat hartu eta alkateari ematen zion. Honek ozenean irakurtzen zuen alkate berriaren izena, hurrengo hamabi hilabeteetan alkate izango zena.

    Alkate berriak izendapena onartzen ez bazuen, 10.000 marabediko izuna ordaindu behar zuen, eta beste zazpi hautagaien artean aukeratzen zen alkatea. Dena dela, inork alkatea izateko ezintasuna bazuen, San Migel baino 30 egun lehenago alkateari adierazi behar zion.

    Urte bateko hautagaiek ezin zuten hautagai izan hurrengo hiru urteetan. Alkateak, berriz, hamar urteko epean libre zegoen.


    1695ko ordenantzak

    Berrehun urte geroago


    1746eko errolda eta zentsoa

    1746 urtean Agustín de Azcarate eskribauak Soraluzeko errolda osatu zuen (gizon helduen errolda, hain zuzen). Bost taldetan bereizi zituen biztanleak: milarista kapare kaletarrak, baserriko milarista kapareak, kaletar kapare EZ milarista, baserritar kapare EZ milarista eta gainontzeko biztanleak.


    Honen arabera, "jatorrizko" soraluzetar guztiak kapareak ziren; hau da, nobleak, eta beraz udalan parte hartzeko eskubidea zuten. Baina udalkideak aukeratzeko edota hautagai izateko millarista izan behar zen.

    2. Lista de hidalgos, millaristas, vecinos, residentes, etc. formada en 1746 por el escribano Agustín de Azcárate Udala Juan Tomás de Solarte, Alcalde actual de esta dicha Villa Bartolomé de Beristain, su teniente Ventura de Armendia, Sindico Procurador Manuel de Mendiola, mayor, Regidor José de Arzamendi, Regidor

    Mota Kaletarrak Baserrietakoak Guztira
    Milaristak 25 21 46 14%
    Ez milaristak 112 50 162 51%
    Kanpotarrak 111 111 35%
    Guztira 248 71 319 100%

    Erreferentziak