Tornillería Placencia S.A. (eu)

    Sorapediatik
    Tornillería Placencia / Torniplasa[1]
    Tornillería Placencia. Ikuspegi orokorra.jpg
    Mota Enpresa
    Kokapena Gasteiz (Araba)


    Geografia

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Tornillería Placencia S.A. 1957an eratu zuten Juan Maria Oregi Madinak, Jose Iturbe Agirregomezkortak eta beste bost bazkidek.

    Bazkide guztiak Soraluzekoak ziren arren, Gasteizen sortu zuten enpresa, Gamarrako industrialdean, sorterrian ez zutelako nahikoa leku.

    1991 urtean, akzioen %80a automozio talde batek erosi zuen.

    1993 urte bukaeran, berriz, 36 langilek enpresa erosi zuten, Torniplasa S.L.L. bihurtuz.

    Produktua

    Hotzezko estanpazioan adituak, gehien bat azkoinak egiten ditu, batez ere automoziorako. Hortaz gain, pieza bereziak eta torlojuak.


    Eraikina

    Gasteizeko Gamarrako Atea kalean dago (Soraluzetik etorrita, Gasteizko sarreran). Orubeak 10.000 m2 ditu, horietako 4.500 eraikita.


    . Enpresaren jarduera nagusia automobilen sek- torerako torlojuak eta azkoinak fabrikatzea da gaur egun, altzairuzko alanbreetatik abiatuta. TORNIPLASAk gaur egun dituen instalazioak 60ko hamarkadan eraiki zituzten ber- berak dira ia guztiz. 16.800 m2 -ko lursail batean dago, eta ondo bereizten diren bi zati ditu: burualdeko blokea eta industria-nabea. Burualdeko blokeak, errepidearen aldera ematen duten eraikin guztiak hartzen ditu. Fatxadan ber- tan, ondo ikusten dira hiru zatiak: eskaileretako dorrea, bu- legoen gunea, eta fabrika, etxebizitza nahiz garajea dituen ingurua. Ekoizpen-nabeak oinplano angeluzuzena du, eta zortzi zerra-hortzeko estalkia. Horma-arte zaharrenek hor- migoi armatuzko pilareak dituzte, eta haien buruak hormi- goi aurrefabrikatuzko habeekin lotuta daude; habe horie- tan, shedezko zati zeharrargia bermatzen da, eta halaber azken bi berrienak, egitura metalikoa dutenak. Fatxadan bertan, jarduerari erreferentzia egiten dioten elementuak daude apaingarri gisa. Bestalde, alboetako batean, enpresa- buruaren etxebizitza dago.



    Eraikina "Euskadiko Industria-Ondarea"[2] liburuan jasota dago.

    Erreferentziak

    1. Torniplasa S.L.L. Web orria
    2. Euskadiko Industria-Ondarea. Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila (Gasteiz).