Descriptio Regni Navarrae (eu)
Descriptio Regni Navarrae | |
---|---|
Egilea | Petrus Bertius |
Urtea | 1616 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 19 x 13 zm |
Mapa zertan den
Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) herbeheretarrak Tabularum Geographicarum Contractarum izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1616 urtean. Atlas hau Bernardt Languenes-en Caert-Thresoor-aren jarraipena da.
Mapak erakusten du Nafarroaren garai bateko lurrak: Arabako Sonsierra (Laguardia eta Lanciego), Errioxako Ebro inguruko zati osoa...
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze herri nabarmenen artean agertzen da: Gasteiz, Iruña, Hondarribia, Logroño… Gainontzeko herriek baino letra tamaina baita ikurra ere handiago daukete.