Les Rojaumes de la Casteille Veille (eu)
Les Rojaumes de la Casteille Veille, de Lion, de Gallice, des Asturies et la Biscaje | |
---|---|
Egilea | Robert de Waugondj (semea) |
Urtea | 1803 |
Hiria | Venezia |
Tamaina |
Mapa zertan den
Maparen izenburua Gaztela Zaharra, Leon, Galizia, Asturias eta Bizkaiko erresumak da.
Mapa hau Partie septentrionale de la couronne de Castille maparen bilakaera da. Jatorrizkoa Didier Robert de Vaugondy-k argitaratu zuen Parisen (1752). Eta 24 urte geroago, Paolo Santini inprimatzaileak berriro argitaratu zuen, Venezian.
Mapa berriaren zuzenketa geografikoak La Marche izenekoak egin zituen. Gainera, jatorrizkoarekin alderatuta, mapa honek hiru aldaketa nabarmen ditu: izenburu berria, kartutxoaren diseinua (goitik behera berria, askoz arinagoa) eta sortzailearen izen egokitua. Robert de Vaugondy bazen frantsesez, Venezian ikutu flamenkoa hartzen du: Robert de Waugondj. Ikutu flamenko hau Biscaje izenean ere nabarmentzen da.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Placentia) inguruko herriak baino nabarmenagoa agertzen da, bai letra tamainaz zein erabilitako ikurraz ere.
Bitxikeriak
Elgetak behar zuen tokian Maya izeneko herria agertzen da.
Bizkaia lau zatitan banatuta agertzen da: Lau hiribilduak (Araba erdia hartzen dutenak), Bizkaia bera, Gipuzkoa eta Araba.
Araba, nahiz eta txikia agertu, bertan Trebiñu eta San Vicente de la Sonsierra hartzen ditu. Urola ibaiak Araba zeharkatzen du.