Pedro de Placencia (eu)
Pedro de Placencia | |
---|---|
Jaio | XV mendea |
Hil | XVI mendea |
Profila | Maisu hargina |
Bizitza
Pedro de Placencia hargina zen, soraluzetarra. XV eta XVI mende artean bizi zen.
Aragoiko Fernando erregeak Nafarroa konkistatu zuenean (1512), Hastategi tontorrea Fortaleza del Peñón de San Juan de Santa María izenekoa eraiki zuten. Pedro de Placencia izan zen bertako maisu hargin bat, garrantsitsuena agian.
Iruñan gordetzen diren agirien arabera, 1516 urterako Hastategin zegoen lanean, eta Iruñeko Juan Rena arduradun nagusiari hustuketak bidaltze zizkion[1].
Lanak eskuratzeko Pedro de Placenciak fidatzaile bat aurkeztu izan behar zuen, Juan Pérez. Honek, Pedro de Placenciaz gain, beste hargin batzuren lana bermatzen zuen. Pedro de Placencia bertako maisu hargin nagusienetakoa izango zen, ze 1517ko abuztutik aurrera Juan Pérez honek Pedro de Placencia bakarrik babestu zuen, gainontzeko hargineei bermea kenduz[2].
1517ko urrian 29.200 marabedi ordaindu zioten, 31 horma egiteagatik.
Hilabete geroago, urte bereko azaroan, beste 390 dukat ordaindu zioten 39 hormengatik (baliteke ordainketa berbera izatea?)
Eta azaro hartan Pedro de Placenciak beste kontratu sinatu zuen, “kare eta harrizkoak beste 50 horma” egiteko.
Ondorengoak
Hurrengo urteetan badaude Placencia izenekoak Nafarroako agirietan, segururena Pedro de Placenciaren ondorengoak. 1550ko hamarkadan Zangozan beste Pedro de Placencia agertzen da, “el castellano” gaitzizena zuena. Pedro de Placencia harginak gaztelarrekin Nafarroara etorri zenez, oso litekeena da semea izatea. Baina adar luzeena Garesekoa da. 1550-1690 artean Placencia abizena duten hainbat lagun agertzen dira: Juan (galtzagile), Miguel, Pedro, Juan eta Juan Antonio (kandelagilea).
Hastategiko gotorlekua
1512 urtean Aragoiko Fernando Katolikoaren gudarosteak, Albako dukearen agindupean, Nafarroa osoa konkistatu zuen, Benafarroa barne. Nafarroako erregeek, Albret-eko Juan IIIak eta Foix-eko Katalinak, Biarnoko beren lurretara ihes egin behar izan zuten. Urte hartan berta, eta 1516 urtean berriro ere, Nafarroako erregeak erresuma berreskuratzen saiatu ziren, baina alferrik. Bitartean, eta erasoei eusteko, Albako dukeak aldekoen hiri eta gaztelu batzuk berreraiki (Iruñako gotorlekua, Santiagoko monastegia, Ilunberri, Amaiur…), kontrakoenak bota eta berriak jaso zituen. Ardura nagusia Juan Rena jaunari eman zion, eta Pedro de Malpaso izandetu zuten maisu aztertzailea. Gotorleku berri hauetako bat Orreagaren inguruan eraiki zuten, Donibane Garazitik hegoaldera zetorren bide zaharraren gainean, Hastategi mendi tontorrean (Eiheralarre udalerrian): Fortaleza del Peñón de San Juan de Santa María izenekoa. Oso litekeena da aurretik beste eraikinen bat egotea, baina ez da ezer gordetzen. Ondo bizkor eraiki zuten, 1516 urtean bertan proiektua egin eta 1519rako bukatuta zegoen. Dena dela, alperrik eraiki zuten, ze 1521 urtean Albret-eko Juan-aren gudarostea Nafarroan sartu zen, nafarrak altxatzen ziren bitartean, eta hamabost egunotan Nafarroa osoa hartu zuten eta Logroño bera setiatu zuten. Ez zen asko iraun garaipena. Carlos V atzera eraso zuen, eta 1522ko uztailak 22an Amairur gazteluak eman zuen. Benafarroa ez zuten konkistatu, eta Fortaleza del Peñón de San Juan de Santa María gaztelua Nafarroako erresuman geratu zen. Urteekin, Nafarroako Enrike IIIa Frantziako Enrike IV bilakatu zenean, frantsesak erabili zuten gaztelua. Chateau Pignon esan zioten. Konbentzio gerran (1793-1795) Chateau-Pignon-en Frantziako 4.500 bat soldadu zegoen. Ventura Caro jeneral espainiarrak, bere 4.000 soldaduekin, eraso zuen gaztelua: hartu, zeharo desegin zuen eta atzera bueltatu zen. Gaur egunean ondarrak besterik ez dira geratzen.
Kokapena
Erreferentziak
- ↑ Carta de Pedro de Placencia a Juan Rena sobre las obras en la fortaleza de El Peñón de San Juan de Santa María y la llegada de Malpaso (Eiheralarre 1516/09/20). Nafarroako Artxibo Orokorra.
- ↑ Carta a Juan Rena comunicando la intención de Juan Pérez, fiador de Pedro de Placencia, de anular la fianza por la adjudicación de las obras de El Peñón a otros maestros canteros (Iruña 1517/08/19). Nafarroako Artxibo Orokorra.