Letra
width= "300 px"
|
width= "300 px"
|
width= "300 px"
|
1
Aratuste onetan Plazentziako plazan
sorgiñen akelarra presiso ein biar zan
Erregian agindua antxiñatikan zan
sorgin danak ementxe egiteko dantzan. (bis)
|
ISTRIBILLUA edo LELOA
Galdara ortan daukaguz deabru altzuak
oyek dira erregen zaindari zintzoak
Jupa jupa jupa Sanpantzarra
ospatu dezagun gure akelarra gure akelarra.
|
2
Izugarriyak dira gure altasunak
ollo beltz onek dira sorgiñen lagunak
onen arrautzak dute indar ezagunak
sorgin biurtutzeko aguro personak. (bis)
|
3
Sapo suba ta lupu ta santanderiak
oyek dira sorgiñen betiko aizkidiak
kolkuetan sartuta beneno pistiyak
oyek ematen digu birtute guziyak. (bis)
|
4
Zugarramunditikan Plazentziara aidian
sorgiñ danak etorri gerade gabian
giltz zulotik sartuta txindurri antzian
Sanpantzarren agindu gabiltza danian. (bis)
|
5
Jostorraz ontzietan daukaguzen autsak
eragiten dizkiguz gaiztakeri baltzak
ganadu ta personen guk sorturik gaitzak
medikuak alperrik oratzen dabiltza. (bis)
|
6
Sorgiñetan bagera emakume zarrak
sorgin sartu berriyak neskatxa ederrak
mutil gazte lirañak ta gizon azkarrak
danerakuak dauzka gure Sanpantzarrak. (bis)
|
7
Gure ibilleria beti da gabian
onduen ikusten degu illun illunian
eguzkiaren printzak irtetzen diranian
dana utzitzen degu dagon dagonian. (bis)
|
8
Sorgiñak ez gerade txarrak guztientzat
baizik onak gerade gure ongiñentzat
osasun ta bakia nai duenak beretzat
dirua guri emanda kentzen dira gaitzak. (bis)
|
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Erreferentziak