Baserriko ezkontza (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Baserriko ezkontza
    Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Txikitatikan Josek
    auzoko alabari
    maitasun txit beroa
    zizkion ekarri
    gero haunditutzera
    ez zan hoztu hori
    beregandu zuen arte
    bihotzeko Mari.


    (leloa)
    Atozte atozte honuntza
    ikusi dezagun ezkontza
    ezteguetara nahi bada etorri
    lehenengo zabaldu boltsa.


    Amak esaten dio
    askotan Joseri
    Mutil zertarako duk
    neska pobre hori
    nik bilatua zeukak
    dirua ugari
    ez dek ederra baino
    hartu behar dek hori.


    Ama ez neri esan
    horrelako hitzik
    ez naiz ni ezkonduko
    maitiakin ezik
    neskazahar aberatsak
    hobeto du etsi
    nahiago dut emazte
    Mari hartu hutsik.


    Mari neska ona da
    gainera ederra
    pobre izatea
    dadukan okerra
    daki Josek diola
    maitasun zihurra
    aman jardunagatik
    ez dio ardura.


    Azkenerako etsi
    dute gurasoak
    damututa alperrik
    egindako pausuak
    Haratuzte honetan
    dira ezteguak
    Jose eta Maria
    ezkontzera doaz.


    Mariak arrioa
    pobrea izanarren
    ikusi ezazute
    zer txukun dakarren
    Makinatxo bat tresna
    diranak beharren
    Hau horrela gertatzen
    ez da egon herren.


    Haratuzteko jaiak
    harturik eroso
    jendeak dantzatuko du
    dultzainan airoso
    ezkontza aberatsak
    danak dira oso
    Jose eta Maria
    bizi gozo gozo.


    Azalpenak

    Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

    Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


    Erreferentziak