Soraluze. Monografía histórica (eu)
Soraluze. Monografía histórica | |
---|---|
Egilea | Ramiro Larrañaga Fernández de Arenzana |
Hizkuntza | Gazteleraz |
Urtea | 1993 |
Argitaletxea | Soraluzeko Udala |
Hiria | Soraluze |
Izenburu osoa
Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica.
Soraluze. Monografia historikoa
Irudiak
Handitzeko sakatu
Liburua zertan den
1970 Gipuzkoako Aurrezki Kutxak herriz herriko monografi txikiak argitaratu zituen, horien artean Placencia de las Armas izenekoa. Egilea Ramiro Larrañaga izan zen.
Liburuaren tamaina zela eta, hainbat eta hainbat gauza kanpoan geratu ziren. Ardura edo kezka horrek Ramiro Larrañaga bultzatu zuen monografia historiko hau argitaratzera. Lan honetan, Soraluzeko Udala eta Gipuzkoako Aldundi Foralaren laguntza izan zuen, baita beste erakunde hauena: Kutxa (Gipuzkoa Donostia Kutxa), Euskadiko Kutxa, BBV Banco Bilbao Vizcaya, Banco Guipuzcoano eta SAPA (sociedad Anónima Placencia de las Armas).
Liburua, hainbat urteetan, Soraluzeko Biblia izan da. 8 atalez (eta hainbat eranskinez) osatuta dago:
- Herriaren jatorria.
- Industri historia.
- Historia militarra.
- Eliz historia.
- Udal administrazioa.
- Ongizatea eta osasuna.
- Herri hezkuntza.
- Leinua, baserriak eta armarriak, pertsona ospetsuak, elezaharrak.
- Eranskinak: udal arautegiak, testigantzak, dokumentuak.
Testuez gain, liburuak hainbat argazki historikoak biltzen ditu, eta herri kaskoaren planoa ere. Duda barik, Soraluzeri buruz inoiz idatzi den liburu osoena.
Erreferentziak
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.