Andres Ibáñez de Yrure (eu)
Andres Ibáñez de Yrure | |
---|---|
Jaio | Soraluze |
Hil | Alemania, 1554 |
Profila | Medikua Arma saltzailea |
Familia bizitza
XVI mende hasieran Jeronimo de Yrure eta Maria de Eiçaguirre Atxuri kalean bizi ziren, gaur eguneko 5 zenbakian. Eta 1515 urte inguruan Ormaetxea jauregira pasa ziren, Atxuriko etxea ospitala eta serorategia sortzeko eman zutela.
Hiru seme-alaba izan zituzten: Andres, María eta Martín. Ez dago jakiterik nun jaio ziren, Atxuriko etxean edo Ormaetxean bertan.
Andres Ibáñez de Yrure medikuntza ikasi zuen, eta Carlos V enperadorearen medikua izatera heldu zen. María de Irure Eibarko Martin de Ibarra y Orbearekin ezkondu zen. Gazteena, Martin Ibañez de Irure, herriko eskribaua izan zen eta Ormaetxean geratu zen bizi izatenAipamen errorea: Closing </ref>
missing for <ref>
tag, modu honetan maiorazgoaren eskutan geratuko zirela.
Maiorazgo hau Pero Yrure y Arreguia (Yrure lizenziatua) jaunaren eskutara pasa zen, eta ondoren honen alaba zen Marina Perez Yrure y Arreguia Ondarça andrearen eskutara. Bigarren Marina hau Joan Arteaga Yraolarekin ezkondu zen 1588/03/20 egunean, amama Marina hil baino urtebete lehenago.
Dena dela, bikoteak ez zituen ondasunak oso ondo gobernatu, 1600 urtean kiebra jo zuelako, eta zordunak auzitara eraman zituztelako.
Dena dela, Yrure familiak ez zuen Arregia dorretxea galdu, handik urtetara goitik behera berriztu zutelako, jauregia bihurtuz: galeria ibai aldera, kanpoko eskilara estali, armarri ederra ate gainean...