Marina Pérez de Arreguia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Marina Pérez de Arreguia | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = Soraluze | hil = Soraluze, 1589 | profila = Arma saltzailea }} =...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:40, 21 otsaila 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Marina Pérez de Arreguia
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze
    Hil Soraluze, 1589
    Profila Arma saltzailea


    Familia bizitza

    Arregia dorretxean jaioa, XVI mende hasieran. Aita Pedro Pérez de Arreguia izan zuen, jauntxoa eta herriko eskribaua. Alaba bakarra izan zen eta, beraz, aitaren oinordezkoa.

    Andrés Ibañez de Yrure jaunarekin ezkondu zen, herriko beste jauntxo baten semea. Andres honek medikuntza ikasi zuen, eta Carlos V enperadorearen medikua izatera heldu zen.

    Gutxienez hiru seme-alaba izan zituzten: Anna (1548/11/19), María Pérez (1551/01/21) eta Pero (edo Pedro).

    Andres gizona Alemanian hil zenean (1554), Marinak haren negozioen ardura hartu zuen.

    Soraluzen hil zen, 1589ko urtarrilak 15ean.


    Arma negozioak

    Gizona Armagintzan aritu zen, lizarrak aldatu zituela gero saltzeko asmoarekin, pikak egiteko.

    XV mendetik aurrera Soraluze oso herri industriala izan da, honekin batera merkataritza jarduera garrantzitsua ekarri zuena. Marina Pérez de Arreguía, Arregia dorretxeko alaba eta oinordekoa, Andrés Ybáñez de Yrurekin ezkondu zen, Carlos V-ren medikua zena. Andrések hainbat lizar aldatu zituen, gerora pikak eta lanzak egiteko, eta Juan anaiari 1.800 pika saldu zizkion. Andrés hil zenean, 1554 urtean Marina alargunak hitzartu zituen pika hauen ordainketa. Lizarrak zuzenean saldu beharrean, 1557 urtean alarguna Pedro de Sagarragarekin hitzartu zituen plantzaioaren ustiaketa, erdia lantzatarako eta beste erdia hurrengorako.

    Beste andra negozianteak

    (Marinak konta zezakeen berea ez zela kasu bakarra, garai hartako beste andrak ere aritzen zirela. Zehaztasunak eranskinetan) Marinaz gain, garai hartan beste andrakume ere aritzen ziren armagintza salmentetan: Estibariz de Ysasi andereak, esateko, edo María García de Uribarri, Juan García de Uribarri jaunaren alaba. Ez bakarrik armetan, 1570 urtean Andrés de Arizaga jaunak Deban burdina itsasoratu zuen, Sevillan saltzeko. Bitartean hil egin zen, eta María Martínez de Irure alargunak Sevillan zuten ordezkariari jarraibideak eman zizkion, burniaren kargu egiteko. Edo inbertsore moduan, maileguak ematen edota negozioan parte hartzen: dirua uzten zien merkatari bati, honek salgaiak erosteko eta saltzeko, “irabaziak edo galerak erdibana” egiteko. 1579 urtean Domenja de Aguirrek 30 dukat utzi zizkien Juan Ibáñez de Armendiari, hiru urtetarako.


    Hil eta ondorengoak

    Alde batetik, ematen du semerik ez zutela izan, Marinak sortutako maiorazgoa alaba batek eskuratu zuen eta.

    Bestetik, 1588-03-20 egunean Marina Perez Yrure y Arreguia Ondarça Joan Arteaga Yraolarekin ezkondu zen. Yrure y Arreguia abizena konposatua ematen du; hau da, Arreguia ez galtzeko irtenbidea. Baina Marina Pérez hau, itxura denez, Yrure lizenziatuaren (Pero Yrure) eta Beatriz Ondarça-ren alaba omen zen, 1571-05-16an jaioa: ondo gazte ezkondu zen!. Beraz, badaiteke Pero Yrure hau, Yrure lizenziatua, Pero Yrure y Arreguia izatea, Marina eta Andresen semea. 1600. urtean Juan Arteaga eta Marina Pérez de Irure y Arreguia bikoteak kiebra jo zuen, eta zordunak auzitara eraman zituzten.


    Erreferentziak