Mapa de Guipuzcoa. San Fernando (eu)
Mapa de la provincia de Guipuzcoa | |
---|---|
Egilea | Tomás López |
Urtea | 1818 |
Hiria | Madril |
Tamaina |
Mapa zertan den
1818 urtean, San Fernandoren Erret Akademiak Espainiako probintzien mapak argitaratu zituen, horietako bat Gipuzkoakoa.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze bertan agertzen da, baina nabarmendu barik.
Bitxikeriak
Herriei dagokionez, gaur eguneko Gipuzkoa da... baina forma desitxuratua du: Debarroa luzeegia da.
Kostaldean, Mutrikuko sartunea oso nabarmena da, eta Debakoa ere: mapa ondo eginda balego, Debako hondartza nahikoa berria da, 200 urte eskas izango ditu.
Gipuzkoaren erdi-erdian, Pagoeta ingurua eta Zumarraga-Beasain tarteak horiz marraztuta daude.