Sabua zista (eu)

    Sorapediatik
    Sabua
    Sabua tumulua. Atxolinen ipar-mendebaldeko hegia 04 (Jose).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Tumulua


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria. Atxolingo ipar-mendebaldeko hegalean dagoen zabalgune batean, gutxi gora-behera gailurretik 280 metro ipar-mendebalderantz, itsas mailatik 810 metrotara.

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen hitzetan, tumuluak 12 metrotako diametroa eta 50 zentimetrotako altuera ditu, ganbara-harlosarik gabekoa da, bortxatua eta nahastua. Ez zen indusketarik egin.

    Aipatutako tokian 20 zentimetrotako ttonttortxoak daude. Gerta liteke hauetakoren bat izatea, baina gaur egun ez dago zehazterik zeinetaz ari ziren.


    Atxolinen ipar mendebaldeko hegia (Jose)

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Ikerlariek ez dute inolako indusketarik aipatzen.

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    Arbasoak egitasmoaren barruan, 2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Sabua indusi gabeko monumentua izanik, aztertu nahi zuten zein motakoa den (dolmena, tumulua, zista), noizkoa eta zer materialak kontserbatzen dituen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan jasotakoa:

    Atxolin tontorratik 150 bat metrotara kokatua, ipar-iparmendebaldean. Harripiloa da, 12 metrotako diametroa eta 50 zentimetroko altura duena.
    Egoera, forma, etab. kontutan harturik, uste dugu historiaurreko monumentu baten hondakinak direla, hainbat arakatze eta bortxaketa jasan dituela.


    Erreferentziak