Osasuna (eu)

    Sorapediatik

    Izurriteak

    Joan diren mendeetan hainbat izurritek kolpatu dute herria, eri eta hildakoak eraginez eta herriaren betiko bizitza irauliz.

    Izurri beltza[1]

    Izurri beltza, XIV mendearen erdialdian garatu zena, Europak eta Asiak jasan zuten epidemia suntsitzaile gogorrenetarikoa izan zen. Itxura denez, munduan 75 miloi lagun hil zituen; eta Europari dagokionez, populazioaren herena edo bi herenak eraman zituen aurretik.

    Uste da Zetaren Bidearen bitartez iritsi zela kutsadura Asiatik tartaroen lurraldera. 1347an Caffa hiria (Krimea, gaur egun Teodosia izenez ezagutua) setiatu zuten mongoliarrek katapulta bidez izurriaz hildakoen gorpuak jaurti zituzten hiri barnera eta barruan zeuden genovatarrak kutsatu zituzten. Hauek ihes egindakoan izurritea Europa zehar zabaldu zuten.

    1348ko udarako Euskal Herrira heldu zen eta, iturrien arabera, bertakoen %40 edo %60 hil zuen. Soraluzen ere, bide garrantzitsuen alboan kokatuta, hilkortasun tasa antzekoa izango zen.

    Gogoratu behar da Soraluze hiribildua bost urte lehenago jaio zela, eta izurri beltza agertu zenean herri "berria" antolatzen ariko zirela: kaleak zabaldu, harresiak jaso, etxeak eraiki... Hala ere, herriak aurrera egin zuen, nahiz eta biztanleen erdiak galdu.

    1598ko izurritea

    (esteka)

    1700eko izurritea

    1700 urte hasieran beste izurritea heldu zen Soraluzera.

    Eragindako hildakoez kezkatuta, otsailean armagileen gremioek eskatu zuten San Roke Txiki herrira ekartzeko, eta hala egin zuten, lau gremioek prozesioan antolatuta. Nahikoa ez zelakoan, martxoan Ezoziako Andramaria eta San Sebastian ere ekarrik zituzten.

    Izurritearen eraginez, gosea zabaldu zen herrian. Gremioek diputatuak izendatu zituzten, ordukomparrokoarekin batera Gasteizera joateko garia erostera.

    1755eko izurritea

    Lehenengoa 1755eko irailaren 29koa da eta honela dio: "Se decretó que para las enfermedades malignas que corren esta dha. villa y muere mucha gente, precedida súplica y consentimiento al ilustre Cabildo Eclesiástico, se traiga al señor San Roque, Abogado de las enfer¬medades, de la hermita de Santa Cruz y con el dho. Santo en la parroqial de esta dha. villa se haga una novena a fin de lograr la suspensión de dichas enfermedades..." [Eliz-batzarrari baimena eskatu eta horrek eman ondoren, hiri honetako gaixotasun gaiztoekin bukatzeko, hainbeste jende hiltzen dutenak, Gurutze Santuko ermitatik San Roke jauna ekartzea erabaki da, gaixotasunen abokatua baita, eta bera parrokiako elizan daukagunean bederatziurrena egingo zaio, gaixotasun horiek bukatzeko].

    1856eko izurritea

    Bigarren adibidea, 1856ko abuztuaren 22koa da, hau da, bestea baino mende bat beranduago, eta honako hau dio: "El Ayuntamiento de esta villa, en acción de gracias al Todopoderoso por el singular favor que dispensó a este vecindario en el año próximo pasa¬do libertándole de la terrible epidemia llamada cólera morbo asiático por intercesión del glorioso San Roque, ha dispuesto celebrar una novena a honor del mismo Santo, protector de esta población, dando principio el próximo domingo" . [Hiri honetako Udalak joan den urte¬an eta San Roke bitarteko izan delarik, Asiako morbo kolera izeneko epidemia izugarritik hiri hau libratzeagatik Ahalguztidunari eskerrak emateko, herri honetako babesle den santu horren ohorez bederatziurrenak egingo duela erabaki du, datorren igandean hasita]

    1918 gripe izurritea

    (esteka)
    


    Ordenantzak

    1526 ordenantzak

    Sasoi hartan izurriteak ez ziren gauza berria; herriek bazuten haien berri, eta ahal zen moduan saiatzen ziren aurre hartzen. Halaxe, Soraluzen 1526 urtetik aurrera indarrean zegoen ‘’Ordenantza Koadernoan’’ halaxe agertzen da:

    LXIIII atala.- Izurriteaz libratzea Jaungoikoaren laguntzaz
    Honetaz gain, eta zornaren izurriteaz itsaskorra, oso arriskutsua, ikaragarria eta jende asko hiltzen duenez, eta aintzinean izurriaz kutsatutako herrietatik alde egindako gizonei itsatsita inoiz herri honetara etorri den eta asko hil direnez, eta herrialdean kalte eta lan handiak ekarri dituenez, izurrite denboran inoiz berriro etor eta gerta daiteke. Nahiz eta honen konponbide osoa Jaungoikoaren eskutan dagoen., gizakiak, laguntzeko, bere laguntzarekin gorde behar dute, ahal duten konponbide onenak erabiliz eta, beraz, jaungoikoaren laguntzaz konponbideren bat jartzeko, zera agintzen dugu: izurrite garaietan hemengo alkate eta sindiko-prokuradorea gizon azkarrak izatea, eta izurritea zein lekutan dabilen jakin dezatela…[2]

    Izurrite osteko neurriak (1599)

    En la misma época, y también a consecuencia de la presencia de la peste, el concejo de Soraluze adoptó ciertas medidas sobre la limpieza de la villa ( AHPO, I-3759, f. 353, año 1599). Entre otras cosas, se ordena que las calles y caminos públicos reales y vecinales estén desembarazados de malezas, que ninguna persona sea osada de echar porquerías a las calles y cantones de la villa ni caminos, como son pajas, helechos, erizos de castañas, etc., y que ninguna persona eche de día ni de noche por las ventanas ninguna inmundicia, agua de manos, ni con caldera ni con herrada.


    Mediku eta ospitalak

    Medikua

    Herri medikuarena zen beste aukera bat. 1580 urtean Soraluzeko zirujaua zen Juan de Churruca hil zen, eta gaixo larrienak Bergarara joaten ziren. Zirujau berria ekartzeko batzordea izendatu zuten, bi kaletar eta beste bi baserritarrek osatua. Segururena, kontratatu zuten zirujau berria Sebastián de Jauregui izango zen, nafarreria izurritean bera agertzen da herriko zirujaua eta. Izurritea zabaldu zenean ere medikuak behar ziren. Bergarako udalak Monasteriobide medikuak (aita eta semea ziren) inbitatu zituen bertara joateko. Baina, medikuak kutsatutako herrietan ibili zirenez, herritarren kezkak ekiditzeko gauez etortzea proposatu zien.

    Ospitala

    (esteka)

    Zahar etxea era ospitala

    (esteka)

    XX mendeko mutuak

    Anbulatorioa

    (esteka)

    Erreferentziak

    1. Izurri beltza. Wikipedia (euskaraz)
    2. Capítulo LXIIII.- De la goarda de la pestilençia con la ayuda de Dios.
      Otrosy, por quanto la pestilençia de la landre es pegadiza, mui peligrosa, espantosa e mata mucha jente, e en los tienpos passados alguna bezes ha benido a esta villa apegado de omes que benieron de lugares do corría pestilençia, e han muerto muchos, de que ha benido en la tierra grandes dapnados e fatigas, rreçelando que asy podía benir e acaesçer adelante en tienpo de pesstilençia e aunqu’el rreparo e rremedio entero d’ello es nuestro Sennor Dios, los omes, en quanto en ellos es, con la su ayuda, dévense goardar, ponyendo los mejores rremedios que podían e, por ende, con desseo de poner algún rremedio con la ayuda de Dios, hordenamos e mandamos que los alcaldes e procurador syndico que acaesçieren en este lugar en los tienpos de las tales pestilençias, sean despiertos e diligentes e sepan en qué lugar o lugares corre…
      Cuaderno de Ordenanzas del Concejo de Placencia de 1526. Soraluzeko Udal Artxibategia. Udalbatzaren Pribilegio-liburua. Sign. 38-A. s/f.