Azala
Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!
Ba al zenekien... | |
---|---|
...San Martzial baztertutako santua dela? | |
San Martzial ermitan San Emeterio eta San Zeledonio daude… eta albo batean San Martzial ere, baztertuta. Zergatik? Erdi Arotik Debarroa (Araba eta Bizkaiarekin batera) Kalagorriko elizbarrutian egon da. XVI mende arte inguruko nobleek bertako ondasun erlijiosoak erabiltzen zituzten. Baina orduan artzapezpikuak “erasoa” jo zuen eta, besteak beste, Debarroko eta Bizkaiko hainbat eliza eta ermita elizbarrutiko patroien izenpean jarri zituen: San Emeterio eta San Zeledonio: Zamudio, Osintxu… Beste bat Soraluzeko San Martzial ermita izan zen. Santuaren irudi gotikoa albo batera mugitu zuten, eta Berpizkunde estiloko erretaula ederra egin zuten santu berriak erakusteko. Erretaula Oñatiko Unibertsitateko aurrekaldea egin zuenarena omen da, Pierre Picart-ena. Baina herriak eutsi zion aurreko santuari, eta oraindik ere soraluzetarrendako San Martzial ermita da. Sasoi batean San Martzial egunaren (ekainak 30) osteko domekan erromeria izaten zen; baina aspaldi galdu zen. Bertako jaiak, kopraixak, San Emeterio eta San Zeledonio egunean ospatzen dira… edo, hobeto esateko, astebete beranduago. Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio direnez, jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen. San Martzialeko kopraixak asko aldatu dira azken urteetan. Ermita atzekaldean bezperatik okela egosi eta salda egiteko ohitura 1980 arte mantendu da; behintzat, jai egitarauan agertzen den azken urtea da. Hurrengo urtetan salda banatu bai, baina ez modu tradizionalean, 1936 urtean Cruz Abarrategi soraluzetarrak Jose Miguel Barandiaranek prestatutako [[San Martzialgo jaiak (eu)#Sasoi batekoak[|galdetegi etnografikoan]] jaso zuenez. Gehiago jakiteko, sakatu hemen |
Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.
¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.
Gaur egun, 2024eko azaroaren 23, Sorapediak 1.640 sarrera ditu, eta 5.858 fitxategi (batik bat argazkiak).