Sokazko zubia (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!


    Sokazko zubia
    Argazkirik ez.jpg
    Ibaia Deba
    Urtea ¿?
    Mota Sokazkoa
    Luzeera 50 m
    Zabalera -
    Altuera 10 m
    Erabilera Oinezkoak


    Azalpen orokorrak

    Bi etxe partikularren arteko zubia zen, Arkiaukua etxea (Gabolats 4) eta Baltegieta 12 artekoa hain zuzen. Batetik bestera modu zuzenean pasatzea ahalbidetzen zuen, zubi nagusira edo Gabolatseko harpasoetara edo Gabolatseko zubiraino joan beharrean.

    Sokazko zubia zen, oso oinarrizkoa. Soka bat zuen oinendako, eta beste bi soka eskuendako. Erdibidean zutabe bat zuen, Deba ibaiak paraje horretan sortzen duen irlan: Porlanezko zimenduak azpian, eta erdian egurrezko zutabea, ia hamar metrotakoa. Erdiko euskarri honi esker zubiak ez zuen honenbeste jaisten, pasabidea erraztuz.

    Ez da ezagutzen noiz eta nola egin zuten, ezta noiz eta zergatik kendu zuten.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Behin, ufala handiko egun batean, zubi naguzitik buelta osoa ez egitearren baten bati Gabolatsetik Baltegietara pasatzea bururatu zitzaion. bera pasatsea bakarrik ez, txitaz (ala oiloaz?) betetako otar handi batekin!

    Euria zela, haizea zela, otarrak traba egiten ziola... erdibidean ibaira jauzi zen.

    Ufalak aurrera eraman zuen, eta Igarate inguruan lortu zuen ibaiertzera igotzea... bera eta otarra, txita guztiekin!


    Erreferentziak