Osintxu (eu)
- Oharra: Sarrera hau osatzeko Bergarako Udala. Osintxu web orria erabili izan da.
Azalpen orokorrak
Kokapena
Osintxu Bergarako auzoa da. Iparraldean kokatuta dago, Deba ibaiaren bi aldeetan eta Soraluzeko mugan.
Osintxuko kalea Bergaratik Eibarrera doan errepidearen alde banatara dago, mendiak eta Deba ibaiak mugatzen dutela. Lehenengo garapen industrialaren ondoren osatu zen; zehatzago esateko, 1910ean Arteche Hermanos enpresa sortu zutenean. 1905ean, 73 biztanle zeuden 16 familiatan banatuta.
Honetaz gain Muskiritxu (Muzkitxu), Iraban, Mekolalde era Kalparreko zenbait baserrik osatzen dute. Lehengo hirurak Deba ibaiaren eskumaldean daude, iparraldetik hegoaldera hurrenez hurren. Kalparra, aldiz, ezkerraldean.
Auzuneak bere eliza du (parrokia dena), pilotalekua (aldagelak eta guzti) eta plaza. Liburutegia eta ludoteka ere baditu.
Biztanleria
Gaur egun 450 biztanle inguru ditu eta gehienak mendietako baserrietan bizi dira. Azken urteetan biztanleak galtzen ari da.
Urtea Biztanleak 2000 474 2001 478 2002 475 2003 459 2004 457 2005 443 2006 444 2007 445
Historia
Elizako artxibo zaharrean Osiranzu izenaz agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten eta horrela gelditu da gaur egunera arte.
Ertarotik Bizkaia, Araba eta Deba arroa Kalagorriko elizbarrutian egon dira. Garai haietan, inguruko jauntxoek hartu zuten eliza eta ermitak babssteko ardura, eta ordainetan beren ondasunak eeabiltzen zituzten, batez ere Bizkaian eta Deba Arroan.
XV mendean Kalagorriko apezpikuak erasoa jo zuen ondasun horiek berreskuratzeko. Besteak beste, Kalagorriko elizbarrutiko patroien omenez ermita eta eliza berriak egin zituen, edo aurretik zeudenak erabili. Patroi hauek San Emeterio eta San Zeledonio ziren.
Deba arroarl gutxienez, bi tokitan gertatu zen hauBergaeako Osintxun eta Soraluzeko San Martzialen[1]
1795ean, maiatz eta ekaineko Komentzio gerra zela eta, Muskiritxu gainean, frantses eta euskal ejertzitoen arteko borroka ugari izan ziren.
Urte batzuk geroago, lehen karlistadan (1833-1840), Bergarako milizia batek menperatu zituen karlisten matxinaden berriak ere badira.
1834eko uholdearen aurretik, San Emeteri eta Zeledonioren omenez eraikitako ermita bat ere bazen gaurkoaren aurrean. Errepideaz bestaldetik, ibai ertzean, zubi ondoan zegoen. Uraren indarrak desagertarazi zuen ermita hau, Deba ibaian agertu ziren santu martiriak besterik ez dira gelditzen. Gaur egungo eliza urte batzuk geroago eraiki zen, eta 1881ean parrokia bihurtu zen.
Osintxun garrantzi handia izan dute betidanik aztikeri eta sorginkeriek. Mugarriko txabolan akelarreak ere ospatzen omen ziren.
Ondarea
Emeteri eta Zeledonio Santu Martirien eliza
XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, 1834ean, urak ermita zapuztu ondoren.
Nabe bakarreko eraikuntza dugu, kainoi tankerako sabaiz osatutako hiru zati dituelarik. Absidea erdi-puntuko arku batean kokatua, zirkulu erdiaren itxurakoa da. Korua bi zutabetan oinarrituta dago eta egurrezko eskulekua du. Aldarera doan harrizko eskailera kenduta, zoruaren beste zati guztiak egurrezkoak dira. Dorreak eliza barrena du oinarria.
Baserriak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Muskiritsuko baserri aipagarrienak Arando, Laspiurgañekoa, Gantxegigoiti eta Gento.
Irabanekoak Olalde, Azkorta, Oregi, Galartza eta Mekoleta.
Eta Kalparrekoak, berriz, Izarre eta Untzueta.
Erroten ibilbidea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen
Muskiritxu errekan zehar, gaur egin funtzionatzen ez badute ere, iraganaren usaina gordetzen duten hainbat errota ikusi ahal izango ditugu: Osintxuko bolua, Atxuriondo, Billotegi eta Laspiur.
Jaiak
Osintxuko patroiak San Emeterio eta San Zeledonio dira, Soraluzeko San Martzialeko ermitarenak bezela.
Osintxun zein Soraluzeko San Martzialen kopraixak aspalditik ospatzen ziren San Emeterio eta San Zeledonio egunean. Jaiak egun berean egiten zirenez, jendeak baten eta bestearen artean aukeratu behar zuen. Horregatik, eta jaiek talka ez egiteko, 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.
Garai batean, kopraixak ospatzeko txahala hiltzen zen bezperatik, eta salda egin ostean. Jaiaren egunsentian etxe era baserri bakoitzetatik joaten zen jendea karitatearen bila: salda eta ogia okela egosiaz. Karitate hau bertan hartzen zen, eta gaixoei etxera eraman ere.
Gaur egun ere karitatea banatzen da, baina ez da txahalik hiltzen[2].
Azken urteetan, osintxuarren eta soraluzetarren harreman onei segida emateko, uztaila bukaeran soraluzetarrak Osintxura joaten dira bertakoak inbitatzera, eta abuztuan bukaeran, berriz, osintxuarrak Soraluzeraino etortzen dira gonbitea luzatzeko.
Osintxuarrak
Sor Isabel dohatsua
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Regina Lete Landa 1913/09/07an Osintxun jaio zen, eta familiarengatik Soraluzekin oso lotua izan zen.
Aurretik Isabel izeneko ahizta mertzedaria sartu zen, baina aurki hil zen. Ostera, Reginak bide bera hartu zuen eta, Azpeitian moja profesatzerakoan, Isabel hartu zuen izen berria, ahiztaren memorian.
Gerra garaian hainbat ospitaletan ibili zen, eta azken urteak Eibarko Tuberkulosi kontrako San Andres Sendategian egin zituen. Gaixoekin buru-belarri aritzen zela, kutsatu egin zen, eta 1941.eko urriak 13an santu-hotsean hil zen.
1969 urtean Alberto Barrios fraide klaretarrak bere bizitza jaso zuen La alegría de una entrega liburuan.
Azkenik, 2006 urtean Benedikto XVI.a Aita Santuak dohatsu izendatu zuen.
Kikio
Amaia Agirre eta Juantxo Urbieta
1984 eta 1986an Osintxuko Juantxo Urbieta eta Amaia Agirre dantzariek Euskal Herriko Dantza Solteko Txapelketa irabazi zuten Seguran.
Bitxikeriak
Mugarri baserriko istoriak
Deba ibaiaren ezkerraldean dago, ibaitik oso gertu eta Soraluze eta Bergara arteko mugarri baten ondoan (hortik izena). Gertutasunarengatik, bertakoek betidanik izan dute Soraluzekin lotura berezi bat
Bertakoa zen Paula Alberdi (Paulita), hainbat motako okmadak eta kolpeen kontrako ukenduak egiten zituenak, oso estimatuak.
Paulita honek ere Plazentziatarrak esaten dotse abestiaren bertsio bat ahotsak.eus orrian eman zuen[3]:
- Plaentxiatarrak esaten dotse
- errekiari ibaixa
- hartuko leuke boltsillorako
- bost pezetako zurixa.
- Plaentxiatarrak esaten dotse
Mugarri baserrian oraindik gordetzen omen da sorginen edalontzi bat. Behin batean sorginek bertako gizona dantza egiten gonbidatu, eta gero ura eskaini zioten edalontzi polit batean. Harek aitaren egiterakoan sorgin denak desagertu ziren.
Osintxu, Placencia irredenta
Orain dela gutxi arte Osintxuk eta osintxuarrek harreman estuagoan zituzten Soraluzekin (3 km) Bergarakin baino (5 km). Jendea, gejken bat, oinez edo gurdiz mugitzen zen, eta azken urteetan trenez. Ikuspuntu guztietatik Soraluze askoz gertuago zegoen.
Agian horregatik gerra ostean, 1940 hamarkadan, Bergara laga eta Soraluzekin bat egiteko mugkmendua egon omen zen, baina laster asko eten zuten.
Gerora, ibilgailuen erabilera zabaldu zenean Bergararekinlotura sendotu zen.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko kasuan ermita aurretik zegoen, San Martzialen izenean.
- ↑ Txahala hiltzeko egurrezko mailuaz buruan jotzen zitzaion era, talde ekologisteen salaketak izan ziren.
- ↑ "Plaentxiatarrak" antzinako kanta, Paula Alberdik abestuta. Ahotsak.eus