La alegría de una entrega (eu)
La alegría de una entrega | |
---|---|
Egilea | Alberto Barrios Moneo |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1970 |
Argitaletxea | Coculsa |
Hiria | Madril |
Izenburu osoa
La alegría de una entrega. Biografía de Sor Isabel Lete Landa
Emate baten alaitasuna. Sor Isabel Lete Landaren bizitza
Liburua zertan den[1]
Liburuak Regina Lete Landa (Sor Isabel) mojaren bizitza kontatzen du.
1913. urtean Osintxun jaioa, familiarengatik Soraluzekin oso lotua egon zen.
Aurretik Isabel izeneko ahizta mertzedaria sartu zen, baina aurki hil zen. Ostera, Reginak bide bera hartu zuen eta, moja profesatzerakoan, Isabel hartu zuen izen berria, ahiztaren memorian.
Gerra garaian hainbat ospitaletan ibili zen, eta azken urteak Eibarko Tuberkulosi kontrako Sendategian egin zituen. 1941.eko urriak 13an santu-hotsean hil zen.
1969 urtean Alberto Barrios fraide klaretarrak bere bizitza jaso zuen.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (155 orrialdea)