Zubiak (eu)
Soraluze ibi baten ondoan sortua, eta gero zubia. Betzuk bide nagusiak lotzeko, beste batzuk herri barruan mugitzeko.
Kokapena
Zubi zaharrak
Soralizeko zubi garrantzitsuena, dudarik gabe, zubi nagusia da. Aurretik ibia izandakoa, Arabatik itsasorako bideak Deba ibaia zeharkatzeko erabiltzen zuena., Soraluze nerria ondoan sortu zen. XVI menderako zubia bazegoen, XVIII mendean berria egin zuten, eta 1831ko ufalak biuztai eruan zituenean 1843ean uztai luze eta ausart batekin ordeztu zuten. Gero, 1967 urtean faur eguneko zubi zabala eraiki zen, azpian oraindik zubi zaharra duela.
Herlaibiako zubia. Izenak argitzen duenez, inguru horeetan Aravatikmitsasorako bideak Erlai erreka ibimbatez zeharkatzen zuen. XVIII menderako zubia zegoen bertan. Hurrengo urteetan bidea zabldu, alboetan etxeak egin... garai bateko zubia errepide azpian ezkutatuta geratu da.
Ibaia zehakatzeko beste bi pasabide zahar ere izan dira, Gabolatseko harpasuak eta Errekaldeko harpasuak. XVIII menderako eginak ziren, eta XX mende hasiera arte erabili izan dira, Errekaldeko zubia eta Gabolatseko zubia egin arte, alegia. Gaur egun deseginda daude harpausu hauek.
XX mende hasierako zubiak
Gabolats eta Santa Ana, Zeletakoa
XX mende bukaerako zubiak
Mendiola industrialdea, Mendiola metalikoa, Olea, Mendizabal
Saihesbidea etaautobidea
Erlaikoa, San Martzialekoa, Larreategi, Sagar-erreka
Sokazko zubia
Gabolats eta Baltegietako bi etxeen artean, sokazko zubia egon zen. Hiru soka zituen, bat oinentzat etabeste biak eskuez oratzeko.