Komunikabideak. Autobideak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Aurrekariak== 1970 hamarkadakoa da lehen proiektua, Burgos-Maltzaga autobidearena, alegia. Autobide hau beste bi autobiderekin lotuko zen: Ebroko Miranda inguruan Bilbao...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:47, 25 abuztua 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Aurrekariak

    1970 hamarkadakoa da lehen proiektua, Burgos-Maltzaga autobidearena, alegia. Autobide hau beste bi autobiderekin lotuko zen: Ebroko Miranda inguruan Bilbao-Zaragozarekin, eta Maltzagan bertan Bilbao-Behobiarekin.

    Eurovías enpresak lortu zuen emakida (kontzesioa), baina eraikuntzarekin hasi eta gero 1973 krisiak bere goia jo zuen. Lanak moteldu ziren eta, azkenean, 1984 urterako Burgos-Aramiñon tartea besterik ez zuten zabaldu (84,3 km). Eta emakida egokitzea lortu zuten ere.

    Autobidearen euskal zatia "libre" geratu zenean, euskal aldundiek hartu zuten lekukoa... baina Gipuzkoakoak N-I errebidea bikoizteari eman zion lehentasuna, eta hainbat urteetan Deba arroko autobidea (Eibar-Gasteiz) ahaztuta geratu zen.

    Azkenean, 2000 hamarkadan, Araba eta Gipuzkoako Aldundiak ados jarri ziren Eibar-Gasteiz (edo Etxebarri-Maltzaga) autobidea egiteko.


    Soraluzeko tartea

    Eibar-Gasteiz autobide berria hiru zatitan egitekoa zen: Maltzaga-Bergara (iparra), Bergara (iparra)-Aretxabaleta eta Aretxabaleta-Etxabarri.

    Lehen zatia Soraluzeko udalerritik pasatzen da, eta bertan 3.700 bat metro egiten ditu:

    • (350 m) Lehen tartea Maltzagako lotuneari dagozkio, tartean Donostiarako zein Bilborako tunelen hasiera (100 bat metro).
    • (730 m) Gero, Deba ibaiko eskumaldeko maldako tartea dator.
    • (700 m) Ostean Larreategiko zubia dago, Deba ibaia eta XXX erreka zeharkatzeko.
    • (730 m) Zubia pasa eta Zabale baserriaren parean Eitzako tuneletan sartzen da.
    • (250 m) Eitzako tuneletik irten eta Sagar-errekako zubia zeharkatzen du.
    • (1.200 m) Azkenik, Gallaztegi tunelean sartzen da. Tunelaren beste erdia Bergarako udalerrian dago.


    Larreategiko zubiko eraikuntza

    Ondorioak

    201x urtean autobidea zabaldu zutenean, orduan ez zen Sorauze inundik inora ageri. Ez zen ikusten.

    Zerbitzu publikoak, orokorrean asko hobetu badira ere, Soraluzen ez da honenbeste nabarmen. Azkarrago ibiltzeko, Eibartik Debagoienerakoak eta Gasteizerakoak autobidetik joaten dira Bergararaino, Soraluze albo batera utziz. Gauza bera esan daiteke Debagoienetik Donostiarako zerbitzuekin ere, edo Leioako aeroporturaino doazenak.


    Erreferentziak