Erantzukizun Politikoen Legea (eu)
Erantzukizun Politikoen Legea[1]
Zer zen
Erantzukizun Politikoen Legea (gaztelaniaz Ley de Responsabilidades Políticas) 1939ko otsailaren 9an onartu eta 1939ko otsailaren 13an BOEan argitaratu zen Espainiako legea izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren amaieran sartu zen indarrean.
Gerra zibilaren hasieran hasi ziren erakundeen eta herritarren ondasunen aurka, baina gerra bukatzear zegoela jo zuen goia, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legearekin. Legearen hedadura, gogorkeria eta herritarren artean izan zuen eragina izugarriak izan ziren eta hastapenetako frankismoaren osagai errepresibo nabarmenetako bat bilakatu zen.
Prozedurea
Lehengo urratsa ikertuaren izenak Estatuaren Aldizkari Ofizialean (B.O.E.) argitaratzea zen, bertan espediente edo txostena zabaldu zela iragartzeko. Honetaz gain, informazioa eskatzen zen, bai jarduera politikoarena zein ondasunena. Bertan argitzen zenez, prozedurak aurrera egingo zuen naiz eta ikertua hil, kanpoan egon edo agertu ez.
Txostenak osatuta, epaiketak izaten ziren, nahiko azkarrak. Bertan akusazioak kalifikatzen ziren (larriak, ez hain larriak, arinak edo ezer ez) eta epaiak ematen ziren. Gehienetan isunak (norberaren ondasunen araberakoak) eta kargu publikoaz arduratzeko gaitasungabetzeak ezartzen ziren, baina inoiz epai larriagoak ere izaten ziren (gogoratu behar da ordurako beste hainbat epai eman zirela, heriotz-zigorrak edota espetxe-zigorrak ezartzekoak).
Eragina Soraluzen
Gutxienez 45 laguni zabaldu zioten espedientea, horietatik hiru andrak zirela.
38 laguni 1941/12/12ko BOEn espedientea zabaldu zieten[2].
Karguak mota askotakoak izan ziren, baina kasu gehienetan behin eta berriz errepikatzen dira: erakunde bateko kidea izatea (EAJ, A. Sozialista, UGT, ELA-STV, Emakumeak), ideologia (ezkertiarra, abertzalea), 1936 urtean herriko zinegotzia izatea, gudari edo milizianoa izatea, gerra garaian armagintzan aritu izana (herrian edo kanpoan), nazionalak sartu zireneko herritik alde egin izana, 1934 iraultzan parte izatea...
Epaiak Iruñan izan ziren, eta 35 lagunenak gordetzen dira[3].
35 epai hauetatik 5 lagun kargu guztietatik libre geratu ziren. Gainontzekoei, guztira, 28.525 pezetako isunak jarri zieten eta 59 urteko gaitasungabetzeak. Gainera, 10 urtetako erbestealdi bat (segururena aurretik ezarritakoa izango zen, zigortutakoa aspaldi kanpoan bizi zen eta).
Espedientatuak
Erreferentziak
- ↑ https://eu.wikipedia.org/wiki/Erantzukizun_Politikoen_Legea Erantzukizun Politikoen Legea]. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ BOE (1941/12/12). Espedienteak zabaltzearen iragarkia.
- ↑ Epaiak (1940-1942). 35 lagunen epaiak, Iruñan emanak.