Julian Arana (eu)
Julián Arana Ituarte el tigre placentino | |
---|---|
[[Fitxategi: | 300px | frameless]] | |
Jaio | 1919/12/25 |
Hil | |
Profila | Kirolaria (puntista) |
Bizitza profesionala
1933 urtean, hamahiru urtekin, Madrila eruan zuten, kontratuaz.
1934 urtarrilan Ameriketara joan zen, eta otsailak 11an Veracruz-era (Mexiko) heldu zen[1]. Luis Bombín idazleak, bere Historia, ciencia y código del juego de la pelota liburuan (1946) Veracruzera beharrean Cienfuegos-era (Cuba) joan zela esaten du.
Mexikotik Estatu Batuetara salto egin zuen: New Orleans, Miami, Chicago... Azken herri honetan urte batzuk egin zituen, segururena gerra bukatu artean.
Euskal Herrira itzuli zenean, urtebete egin zuen Urumea (Donostia) eta Euskalduna (Bilbao) frontoietako kantxetan. Baina berriro Cubara joan zen, Jai Alai (La Habana) handian jokatzera. Eta handik Mexikora pasa zen berriro[2].
Mexikotik Txinara egin zuen salto, Shangai-ko Auditorium frontoian jokatzeko[3]. Bertan hainbat urte egin zituen.
Espainiara itzulita, Madrid, Zaragoza, Bartzelona, Bilbao eta Donostiako frontoietan aritu zen karrera profesionala bukatu arte.
1949 urteko zezenketa: Julián Arana eta Félix Etxaniz
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten. Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Julian Arana Ituarte (el Tigre) eta Félix Etxaniz (el Arruza placentino) bere laguna.
Bi zekor ekarri zituzten, Calahorrako Jesús Díaz Díaz ganadutegitik. Honetaz gain, Josetxu Etxebarria Bilboko nobilleroa ekarri zuten, director de lidia moduan.
Erreferentziak
- ↑ Iberoamerikako migrazio mugimenduak. Portal de Archivos Españoles (Ministerio de Cultura y Deporte).
- ↑ Mexikoko Nazioaren Artxibategi Orokorrean 16 sarrerak erregistratuta daude, denak 1934 eta 1050 urte artekoak.
- ↑ Auditorium frontoia Frantziako emakidan zegoen.