Soraluze Marraskilo Tour (eu)
Mendi ibilaldi hau Soraluzeko Mendi Taldeak antolatzen du urtero.
Ibilbidea Soraluzeko mugetatik gertu pasatzen da.
Ibilbidea
Urteko ibilbidea honako hau izaten da: Sagar Erreka >> Topinburu >> Azurtza >> Gallastegitorre >> Krabelinaitz >> Untzeta >> Soraluze >> Zeleta >> Argateburu >> Karakate >> Atxolin >> Irukurutzeta >> Kurutzebakar >> Artzain Txaboleta >> Pagobedeinkatu >> Ipiñarrieta >> San Andres >> Bozkoitxi >> Soraluze.
Bi ibilbidek osatzen dute Soraluze Marraskilo Tourra. Lehenak, Sagar-errekako mendien ingurukoak, 16 bat kilometro ditu; bigarrenak, berriz, Mazelaegiko mendiak lotzen ditu bere 19 kilometroen zehar.
Bi ibilbideak elkarrekin lotuta daude, eta ia zirkularrak dira. Guztira, gorako desnibela 1.806 metrotakoa da, eta beherakoa 1.779 metrotakoa. Puntu altuena Kurutzebakar mendia da (902 m) eta apalena Soraluzen bertan dago (84 m).
Antolaketa
Izen ematea mugatua da, azken urteetan guztira 250 plaza izan direla.
Bi ibilbide, 35 luzea, 19 txikia
Irteera Soraluzeko Plaza Barritik egiten da, goizeko 6retan. Partaideei kamiseta bana ematen zaie.
Ibilbidearen ostean bazkaria izaten da, partaideak inbitatuta daudela.
Erreferentziak
- Soraluze Marraskilo Tour. Wikiloc.