Lisiberak (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Lisiberak
    Egilea/k Ander Ezenarro Urzelai
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Gerardo Ezenarro
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Alkate jaun leiala
    ondo gizon ona
    lisiberan batzarra
    gatoz berorrengana
    lehenbiziko nahi degu
    berorren baimena
    Plazentziako kalean
    biltzeko txanpona.
    (leloa)
    Gure gizon alperrak
    txurrutean dabiltz
    lan egitea baino
    nahiago dute hil
    beti gustatzen zaie
    tabematik hurbil
    hutsa da baletozke
    etxetara umil.
    Aberatsan etxeko
    erropa zikinak
    garbitzen egin behar
    beti ahalegina
    ondo pagatuarren
    alperrik da baina
    ez da gure gizonen
    edateko adina.
    Izotz gogorra egonagatik
    ez gera bat ere beldurtzen
    Jaupa eginaz jela hautsita
    uretara gera sartzen
    patar piska bat edanda
    laster barruak dira berotzen
    kantuan eginaz umore onean
    erropak doguz garbitzen.
    Zapi txuriak anileztu
    kolorezkoari jaboia
    izarak berriz jo ta argitu
    hau da gaurko lanaren gaia
    erropa danok garbitu eta
    harturik diru berria
    handik aurrera lisiberentzat
    dijoa erromeria.


    Azalpenak

    Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.

    Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.


    Erreferentziak