Umorezko istorioak (eu)
Herriko kanpaiak
- (Ignacia Mugica Zangituk kontatuta)
Elizako kanpandorrea egin zenean, abadeek dirua eskatu zuten kanpaiak jartzeko. Apurka apurka, denon artean bi kanpai handi erosi zuten, baina herriko aberatsek, bere aldetik, kanpai txikiagoa erosi zuten.
Lehenak jotzen zuen: Beti misere, beti misere eta bigarrenak Izango ere, izango ere. Aberatsen kanpaiak erantzuten zien: Hor konpon, hor konpon!
Eibarko sorrera
Garai batean, Soraluze eta Ermua sortuak zirela, elkarrekin Eibarren hiribildua sortzea erabaki zuten, Villanueva de San Andres de Eibar izenekoa.
Eta herri bakoitzak lanari bere aldetik ekin zion: ermuarrak ez zuten gogor egin, ixa asi egin zuten, eta hortik Isasi izena.
Soraluzetarrak, berriz, bestelakoak ziren: asi ta ein, Azitain izenaren jatorria.
Itzularri
- (Ignacia Mugica Zangituk kontatuta)
Eibartarrek kontatzen dutenez, behin Soraluzera zezenak ikustera zetozela, emoidazu bueltia idatzia zuen harri handi bat topatu zuten. Soraluzen abisua emanda jende mordoarekin itzuli ziren, alkate jauna eta agintari nagusiak barne.
Guztion artean, ondo nekez, harriari buelta ematea lortu egin zuten eta bukatzerakoan bestekaldean zera agertu zen idatzita: Oiñ ondo naok
Hau dela ta, Eibarkoek zezena galdu egin zuten.