Santa Ageda bezpera (eu)
Soraluzen otsailak 4an
Santa Ageda[1] jaia Euskal Herrian eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Ageda Cataniakoaren omenez. Bere eguna otsailaren 5ean da, baina leku gehienetan, Soraluze kasu, bezperan ospatzen da.
Ohitura
Baserri girokoa eta kutsu erlijiotsua duen usadioa da, jatorria eta noiztik ospatzen den ez dago argi. Oinarria, Ageda Deunari ohore egitean datza; etxez etxe Santa Agedaren koplak[2] abestuz.
Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun, diru edo janari eta edari eskean; etaratakoarekin, afarimerienda egiten zuten. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa.
Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte hartzen dute.
Soraluzen gaur egun
Soraluzen, Santa Eskea ere deitzen zaio[3].
Talde bat baino gehiago irtetzen da, bezperan gehienak. Inoiz eguna aldatzen da, asteburuarekin tokatzen delako.
Baserrietako taldea
1993 urtetik hona, Santa Ageda bezperan bertan, bada talde bat trikiti eta guzti goizetik hasita baserriz baserriko buelta egiten duena. Hogei bat lagun izaten dira, horietatik laupabost koblakariak. Baserri bakoitzean bapateko koplak abesten dituzte, etxeari edo bertako pertsonei zuzenduta. Salbuespena, dolu egoerak izaten dira: orduan ez da koplarik kantatzen. Saioa baserri aurrekaldean egiten dute, baina askotan sukaldean ere, mokadutxo bat janaz eta ardo tragoxka bat eginez. Eguna San Andresko elkartean bukatzen dute, afariarekin; ordaintzeko, jaso duten dirua erabiltzen dute.
- 2019 urtekoa ikusteko, sakatu hemen.
Goizetik ere, Eskolako neska mutirlak
[[Fitxategia: Herriko_jaiak._Santa_Ageda._Musika_Eskolakoak_(Plaentxia.eus_2019).jpg | thumb | center | 600px | Musika Eskolakoak eliz atarian (Plaentxia.eus 2019)]] Iluntzean, Soraluzeko Musika Eskolakoak
Iluntzean, berriz, herriko buelta egiten dute, betiko koplak abesten. Inoiz zapi handi bat eramaten dute, lehio eta balkoitik botatzen dizkieten janari edota dirua biltzeko.
Koplak
Egun honetan bi motako koplak abesten dira, bapatekoak eta tradizionalak.
Bapateko koplak, izenak adierazten duen moduan, bertso modukoak dira, etxe edo pertsona bati zuzendutakoak dira eta momentuan asmatutakoak. Santa Ageda bezperan doinua eta neurria behartuta daude... edo ez, bertsolarien arabera.
Kopla tradizionalak herritik herrira alda daitezke, baina Soraluzen abesten direnak gipuzkeraz daude, eta Euskal Herrian zabalduenak dira:
- Zorion, etxe hontako denoi
- oles egitera[4] gatoz,
- aterik ate ohitura zaharra
- aurten berritzeko asmoz.
- Ez gaude oso aberats diruz,
- ezta ere oinetakoz.
- Baina eztarriz sano gabiltza,
- ta kanta nahi degu gogoz.
- Santa Ageda bezpera degu
- Euskal Herriko eguna,
- etxe guztiak kantuz pozteko
- aukeratua deguna.
- Santa maitea gaur hartu degu
- gure bideko laguna.
- Haren laguntzaz bete gentzake
- egun hontako jarduna.
Erreferentziak
- ↑ Santa Agata jaia. Wikipedia (euskaraz)
- ↑ Kopla. 10 eta 8 silabako bi lerro-pare, edo 8, 8, 10 eta 8 silabako lau lerro dituen bertsoa; oin errimadunak 8 silabako lerroetan daude.
- ↑ Santa Agedaren eskea-tik dator
- ↑ Oles egin: Agurtu, deitu. Oles: atera heltzen denak egiten duen deia.