Sanblasopilak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Errezeta hau erabiliz 6 opil handi edo 12 txiki egin daitezke. ==Osagaiak== Opilak egiteko: * Arraultzak: 6 (2 zuringo gorde estalkiarentzat) * Txerri gantza 300 gr. * Az...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:48, 24 apirila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Errezeta hau erabiliz 6 opil handi edo 12 txiki egin daitezke.

    Osagaiak

    Opilak egiteko:

    • Arraultzak: 6 (2 zuringo gorde estalkiarentzat)
    • Txerri gantza 300 gr.
    • Azukrea 500 gr.
    • Legamia (Royal) Goilara txikia
    • Anis tantak 20-22
    • Irina kilo bat

    Estalki zuria egiteko:

    • Zuringoak 2 (aurretik gordeta)
    • Glas azukrea 200 gr.
    • Limoi-ura Tantak

    Opilak egiteko

    Ontzi batean bildu arraultzak (gogoratu zuringo batzuk gordetzen), txerri gantza zatitua eta azukrea. Ondo irabiatu (batidoraz, balego); gero, legamia eta anis tantak egin.

    Orduan, irina poliki poliki gehitu (100 bat gramo aldi bakoitzean, gutxi gora behera) eta masari bildu. Kostatzen hasten denean (bi herenak gehituta edo) mahi gaina irinaz igurtzi eta orea bertara aterako dugu; ostean, gainontzeko irina ia guztia gaineratuko diogu eta eskuez landu (irin gramo batzuk gordetzea komeni da, opilak gainean zabaltzeko gero).

    Bitartean, laba martxan jarri (175º C) eta, berotu bitartean, opilak egin: irin pixka batez mahaia eta rodiloa igurtzi eta gero, bolak osatu, zabaldu eta zapaldu (aukeran, finak hobe potoloak baino). Forma borobila (ala laukia) eman, eta ez ahaztu puntak hatzaparrez ateratzen.

    Opilak erretiluetan jarri, paper edo silikona gainean eta, laba ondo berotuta bertan sartu (berriro ere 175 gradotan). 15 minutu pasatuta begiratu nola dauden eta, alde batean bestean baino eginago baleude, erretiluei buelta emango diegu. Beste 10 minututan laga eta atzera begiratu ateratzeko moduan dauden; beharbada, bizpahiru minutu gehiago utzi.


    =Estalkia egiteko

    Opilak egozten ari direla, zuringoak ganoraz harrotuko ditugu (batidoraz, eskuzko irabiatzaileaz, bi tenedorez…) eta ostean “glas” azukrea eta limoi tantak egingo dizkiogu.

    Opilen gainean ondo zabaltzeko ahiztoa erabiliko dugu; oraindik beroak baleude hobe, arinago lehortuko dira eta. Dena dela, zuria ondo gogortzeko 24 ordutan gutxienez laga egin behar dira.


    Erreferentziak