Zuhaitzetako jolasa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Jcao wikilariak «Zuhaitzen jolasa (eu)» orria «Zuhaitzetako jolasa (eu)» izenera aldatu du: Aurreko izena ez zen zuzena)(r)en berrikusketa, ordua: 21:45, 17 apirila 2019
    Izena/k Zuhaitzen jolasa
    Tokia Plaza Zaharra
    Materiala Ez da behar
    Adina 4 urtetik aurrera
    Partaideak 5 (gutxienez)


    Jolas hau Plaza Zaharrean egiten da, bertako zuhaitzak (plataneroak) erabiliz.

    Platanero hauek bi ilaratan antolatuta daude, laukiak osatzen. Azpiko aldean, harrizko itxitura borobilak zuten, lurra gordetzeko.


    Hasiera

    Jolasean bost lagunek hartzen zuten parte. Inoiz gehiago suertatu eta gero, gainontzekoek itxaron egiten zuten txandaka jolasteko.

    Bost lagunen artean harrapatzailea edo paga aukeratzen zuten, zotz egiteko kanta baten bidez.

    Paga hau lau zuhaitzen artean geratze zen, eta besteok bakoitza bere zuhaitzera joaten zen.


    Arauak

    Zuhaitz bakoitza, edo hobeto esateko azpian duten borobila, libre daudenen gotorlekua da. Dena dela, bertan lagun bakarra egon daiteke gordeta.

    Libre daudenek lekuak aldatuko dituzte, nahi dutenean.

    Harrapatzailea zuhaitzen artean egongo da, eta bere eginbeharra libre daudenak harrapatzea izango da zuhaitz batetik bestera pasatzen direnean.


    Bukaera

    Pagak norbait harrapatuz gero, hau erdian geldituko da eta harrapatzailea zena libre izatera pasako da bere zuhaitza hartuz.


    Taktikak

    Libreen artean oso normala izaten zen imintzioak egitea; hau da, albokoarekin tokiz aldatzeko imintzioa eta gero hasierako tikira bueltatu, albokoa bende utzita.


    Erreferentziak