Txapatan (eu)
Izena/k | Txapatan |
Tokia | Eliz ataria |
Materiala | Txapak |
Adina | 6 urtetik aurrera |
Partaideak | 2 gutxienez |
Trebetasun jolasa da.
Hasiera
Hasteko, ibilbidea marraztu behar zen, klarionaz. Zirkuitiaren zailtasuna marratzailearen maltzurkeriaren arabera izaten zen: errebueltak, estuasunak, tarteko helmuga gutxi, mendia...
Ostera, jolasteko ordena erabakitzen zen, gehienetan zotz egiteko kanta baten bidez.
Arauak
Helburua ibilbidea bukatzea da. Horretarako, partaideek banan banan beren txapa jartzen zuten hasieran eta hatzaparraren kolpe batez aurrera bultzatzen zuten.
Txapa ibilbidearen barruan edo, hobeto esateko, gainean geratu behar zen: ertzen artean, ertz baten gainean edo ertz bat kanootik ikutzen. bilbidetik irtetzen bazen, azken tarteko helmugara eramaten zen, handik berriro hasteko.
Beste baten txapak norberarena ibilbidetik etaratzen badu, azken tarteko mugara itzuli behar da ere.
Bukaera
Muga zeharkatzen duen lehenak jolasa irabazten du. Inoiz irabazleak galtzaileen txapak eskurarzen zituen.
Taktikak
Txaen barrukaldean, askotan, karreristen[1] argazkiak sartzen ziren, kromotatik edo aldizkarieratik hartutakoak.
Inoiz kristala ere jartzen zitzaion gainetik, eta masillaz eutsi. Txapak, modu honetan, pisu gehiago irabazten zuen eta kontrolatzeko errezagoa izaten zen.
Erreferentziak
- ↑ Txirrindulariak.