Pillas pillas (eu)
Izena/k | Pillas pillas |
Tokia | Edozein |
Materiala | Ez da behar |
Adina | 6 urtetik aurrera |
Partaideak | 3 gutxienez |
Harrapaketa jolas sinpleena, edozein tokitan jolas daitekeena. Dena dela, oztopoak baditu (aldapak, zutabeak, eskilarak...) entretenigarriagoa da jolasa.
Hasiera
Lagunen artean harrapatzailea edo paga aukeratzen zuten, zotz egiteko kanta baten bidez.
Gero, paga toki jakin batetara joan behar zen (potea?) eta hamar arte zenbatu, gainontzekoek urruntzen ziren bitartean.
Arauak
Jolasa oso sinplea da. Harrapatzailea beste lagun bat harrapatu behar du; hau da, beste baten atzetik korrika joango da harrapatu arte. harrapatzeko nahikoa da soinean edo arropan ikutzea.
Eta harrapatu ezin badu, bigarren batekin saiatuko da, edo berirro helburua aldatu...
Bukaera
Behin lagn bat harrapatuta, azken hau paga bihurtzen da: potera joango da, hamar arte zenbatu eta jolasa berriro hasiko da.
Taktikak
Harrapatzailea norberaren atzetik hasi eta gero, taktika bat ahulago beste batengana joatea izaten zen. Haren ondotik pasatzerakoan, ea harrapatzaileak helburuz aldatzen zen, bestea errazagoa zelakoan.
Inoiz jolasari emozio gehiago emateko, harrapatzaile eta helburuen artean pasatze ziren batzuk, ea paga atzetik etortzen zitzaien.